JOLASMATIKA 6. MAILAN
DBH laugarren mailako ikasleak Jolasmatikako proiektu batean murgilduta daude. Beraiek jasotakoa LH6.mailakoei erakusten ari dira. Zortzi talde desberdinetan banatu dira ikasleak eta talde bakoitzak azpilan bat lantzen du bi saio desberdinetan. Horrela, zortzi astetan talde guztiak azpilan guztiak ezagutuko dituzte.
Jolasmatikak, informatikaren erabilera bultzatzeaz gain, ordenagailuaren barne-funtzionamendua aurrera eramateko erabiltzen diren prozedurak lantzen ditu. Hasieran sistema bitarraren azalpen bat egin ondoren, jokoen bidez gainontzeko jarduerak egiten dituzte.
Gure ikasleak oso gustura ari dira. Irakasleak DBHko ikasleak direnez ekintza aberasgarriagoa eta interesgarriagoa bilakatu zaie.
Proiektuaren bukaeran bai batzuek eta baita besteek ere balorazioa egingo dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina