2022/10/28
PERRETXIKOAK ETA ONDDOAK
2022/10/25
Udazken koloretan Agorregira
Joan den ostiralean, urriaren 21ean, DBH3-ko ikasleak Agorregira joan ginen. Goizeko 8.45ean plazatik abiatu ginen Pagoetako parke naturalera. Parke naturaletik Agorregira joan ginen Aran monitoreak bidean azalpen interesgarriak ematen zizkigun bitartean. Agorregin ikusi genuen nola egiten zuten irina lehen. Ikusi genuen errota, ur errota zen, uraren energia erabiliz garia eta artoa xehetzen zituzten. Gero uraren energiarekin, mailu erraldoi baten kolpeen bidez burdina moldatzen zuten. Bukatu ondoren, ordu libre bat eduki genuen, taldeko batzuk bainatu egin ginen eta beste batzuk ingurua miatzen aritu ziren, udazken koloretan!
Ingrid Roig eta Joseba Torres
2022/10/24
LIBURUTEGI BERRIA
PIN, PAN, PUN, IRRATSAIOA ENTZUN!!!
Gure inguruan tiro hotsak entzuten diren garai honetan iritsi zaigu ikasturteko bigarren irratsaioa. Saio honetan LH 5-6 mailakoek Zuhatzara egindako irteeraren berri izango dugu. Honetaz gain, lehiaketako irabazlea nor den eta galdera berria zein den ere entzungo ditugu.
Besterik gabe, garbitu belarriak eta 5, 4, 3, 2, 1....AIREAN!!!!
2022/10/20
TXANGOA
Gaur goizean 4 eta 5 urtekoak txango bat egin dugu.
Liburutegian egon gara eta bertan ipuin politak irakurri ditugu, Pilliku plazara ere igo gara eta Maria Maestrari "Bertso txiki bat" abestu diogu eta nola ez azokatik ere bueltatxo bat egin dugu, fruta erosiz hamaiketako goxo bat egiteko. Azkenik parkean ibili gara eta poz pozik bazkaltzera eskolara itzuli gara.
Goiz ederra pasa dugu!!!
2022/10/14
EDERKI IBILI GARA ZUHATZAN
Aurreko astean LH 5-6 mailako ikasleok ederki ibili ginen Zuhatzara egindako irteeran. Eguraldia lagun ekintza ezberdinak egin genituen: piragua, windsurfa, arrauna, optimis eta abar.
2022/10/13
Mutiozabal ontziola
DBH2A-ko ikasleak irailaren 30ean Mutiozabal ontziolara joan ginen. Lau taldetan banatu ginen eta lehenengo txalupa bateko atalak errepasatu genituen. Gero talde bakoitza arotz batekin jarri zen lanean. Adibidez; Saulekin astoa egiten aritu ginen zerra batekin, Enekorekin iltzeak sartzen ikasi genuen, Antxonekin ere zerra erabili genuen baina formak egiteko, eta Oibarrekin egurra leuntzen egon ginen. Oso ondo pasa genuen!
Isabela eta Txomin
2022/10/07
KIROL EGOKITUA
2022/10/06
Aurreko astean, musika gelan 1go mailakoek abestutako abestia igo genuen, baina ez zen ondo entzuten....Ea oraingoan hobeto entzuten den!
LEHIOTIKAN BEGIRA , EGON NINTZEN GOIZETIK
MILA SOINU EZBERDIN, ZETOZKIDAN KALETIK
KANPAIAK ELIZETAN, DIN DAN, DIN DIN DAN!
KATUAK TEILATUAN, MIAU, MIAU, MIAU MIAU MIAU!
TXAKURRAK LEHIOPEAN, UAU UAU UAU UAU UAU!
DANBORRAK DESFILEAN, BRON, BRON BRON BRON BRON!
TXIMELETA DAUKAGU ZIENTZIA EKOSISTEMAN
KAIXO!!
PATIO GARAIAN XOMORRO, KAKALARDO, ETA BITXOBOLA UGARI TOPATZEN DITUGU.
DUELA EGUN BATZUK ALAIAK TXIMELETA BAT AURKITU ZUEN.
2022/10/04
BUELTAN DA ZARAGUETA IRRATIA
Iritsi zaigu ikasturteko lehen irratsaioa. Lehen saio honetan Zaragueta Irratiaren funtzionamendua nolakoa izango den, sortu den atal berri baten azalpena eta zenbait gauza gehiago izango ditugu. Besterik gabe, entzun eta gozatu!!!!
5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!!!!!