2022/10/13

Mutiozabal ontziola

DBH2A-ko ikasleak irailaren 30ean Mutiozabal ontziolara joan ginen. Lau taldetan banatu ginen eta lehenengo txalupa bateko atalak errepasatu genituen. Gero talde bakoitza arotz batekin jarri zen lanean. Adibidez; Saulekin astoa egiten aritu ginen zerra batekin, Enekorekin iltzeak sartzen ikasi genuen, Antxonekin ere zerra erabili genuen baina formak egiteko, eta Oibarrekin egurra leuntzen egon ginen. Oso ondo pasa genuen!

Isabela eta Txomin






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina