TAILERRAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
TAILERRAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/11/24

Zaraguetako ikasleak "Baratze"n





Zaraguetako 2.zikloko ikasleak Baratze baserri eskolako tailerretan gozatzen!
Argazkiak  hemen

2016/11/23

2015/05/05

ERLAUNTZA-ARKITEKTURA TAILERRA

Komunitatean bizitzearen eredu onenetariko bat erlauntza da. Erleek, ahalik eta argizari gutxien gastatzeko, zilindroak eraikitzen dituzte eztia biltzeko asmoz. Espazioa aprobetxatzeko, zilindroak inguruan dauzkaten 6 zilindroekin zanpatuko dituzte hexagono forma hartu arte.

Erleak gu bezain langileak dira!!!!

2015/03/16

SUSTRAIAK-ARKITEKTURA TAILERRA

Ariketa honen bitartez, zuhaitzen eta etxeen arteko antzekotasunez jabetu gara. Etxeak eta zuhaitzak puntu batean desagertzen dira bistatik, eta han, lurperatuta, zimenduek eta sustraiek beren grabitazio eginkizuna betetzen dute. Gure zuhaitza zenbat eta gehiago hazi, orduan eta sakonagoak izango dira haren sustraiak. Gure eraikina zenbat eta altuagoa izan, orduan eta zabalagoak izango dira haren zimenduak!

Zuhaitzetan zein etxeetan izaki bizidunak babesean egoten dira.

Horretaz gain, zuhaitz bat nola hazten den (bai goraka bai beheraka) ikusi dugu: zuhaitza adarkatuz, adarren lodiera pixkanaka murriztuz eta kapilarrak bihurtuz hazten da, zuhaitzari forma orokorra eman arte.

2015/02/23

Arkitektura tailerra-Irudikatzeko sistemak


Aintzinetik, aldez aurretik marraztuta izan diren gauzez inguraturik gaude. Honetaz jabetzeko, aurreko saioetan egindako tipi eta baserriaren maketak aurretik zein goitik begiratuta marraztu ditugu, txoriak bagina bezala (altxaera eta oinarria). Frutekin gauza bera egin nahi izan dugu. Lehenik eta behin, frutak kanpotik marraztu ditugu. Ondoren, goitik behera zein alde batetik bestera moztu ditugu eta barrutik ikusten dena marraztu dugu (ebaketak). Bukatzeko, jakina, mango exotikoa, granada freskoa eta kiwi gozoa dastatu ditugu. Mmmmmmmmmmmmm!!!!!

2014/12/01

ARKITEKTURA TAILERRA-ARMIARMA SAREA

Animalien mundua behatuz formei buruz asko ikas dezakegu. Oraingo honetan espirala jorratu dugu. Maketatxoa egin ondoren, hona hemen ikastetxeko parkean egin dugun armiarma sare erraldoia. Ondo izan!

2014/11/18

LURRASKA 2014

Lurraskatik besarkadak eta musuak. Etxekoetaz gogoratzen gara, baina bakarrik gauean ratutxo txiki bat,gainerakoan jo ta ke zaldian, ikuiluan, oinatzak ezagutzen eta egiten, eta nola ez, diskotekan. Komeriak eta anekdotak etxera iristean jakingo dituzue.

2014/02/04

KOLAREKIN EGINDAKO MARRAZKIAK MARGOTZEN (HH5,LH1 eta 2)

AURREKO SAIOAN KOLAREKIN EGIN GENITUEN MARRAZKIAK ETA GAURKOAN TENPERAREKIN MARGOTU DITUGU. ONDOREN, COLLAGE ERRALDOIAREKIN JARRAITU DUGU.

2014/01/29

ZUEK NOLA EGITEN DITUZUE MARRAZKIAK? (HH5, 1 eta 2.maila)

MARRAZKIAK EGITEKO NORMALEAN ARKATZA, BOLIGRAFOA, MARGOA EDO ERROTULAGAILUA ERABILTZEN DITUGU BAINA GAURKOAN MARRAZKIAK KOLA TXURIAREKIN EGITEN ARITU GARA TENPERA ETA COLLAGE TAILERREAN.HURRENGO SAIOAN TENPERA ERABILIKO DUGU KOLAZ EGINIKO MARRAZKI HAUEK MARGOTZEKO. POLITAK GELDITUKO OTE DIRA?? BEGIRA EREDUAK! HONETAZ GAIN, ETXERA ERAMANGO DITUGUN KARPETAK APAINTZEN JARDUN GARA.

2014/01/27

TAILERRAK: collage eta tenpera (HH5, 1. eta 2.mailak)

Gaurko saioan jangelan jarriko dugun collage-a egiten hasi gara. Ia nola geratzen zaigun bukatzean!

2014/01/15

TENPERA ETA COLLAGE

URTE BERRIA HASI DUGU ETA, HONEKIN BATERA, TAILERRETAKO TALDE BERRIAK. HONA HEMEN TENPERA ETA COLLAGE TAILERREAN IKASLE BERRIAK INDIOA EGITEN!ONGI MOLDATZEN DIRA, EZTA?

2013/11/20

TENPERA ETA COLLAGE TAILERRA (HH5, LH1 ETA 2.MAILA)

Tenpera eta collage tailerrean ikasle batzuek jantokian jarriko duten collage bat egin dute.Bitartean, beste ikasle batzuek arkatzaren ordez kola txuria erabili dute marrazki bat egiteko!! Gauza politak aterako dira, ez dago dudarik!!

2013/10/30

SUKALDARITZA TAILERRA


SUKALDARITZA TAILERREAN FRUTEN PINTXO GOXO-GOXOAK PRESTATU GENITUEN MERIENDATZEKO.