2022/05/27

PISU JAURTIKETAN NEURRIAK LANTZEN

Aste honetan LH4. mailan pisu jaurtiketa egin dugu. Batzuk gehiago, beste batzuk gutxiago baina denok gustura ibili gara.

2022/05/26

LH 2koak zeta harren proiektoa lantzen ari gara

Zeta harrak ditugu gelan eta denon artean zaintzen ari gara. Aldi berean asko ikasten ari gara zeta harreei buruz: nola jaiotzen diren, zer jaten duten, bere fasean zeintzuk diren... Oso animalia bitxiak dira. Hemen gaude luparekin beldarrak aztertzen.
Egunero bere kaxatxoa garbitzen dugu eta bere gustoko hostoak jartzen dizkiegu.
Lantxo bat ere egiten ari gara ikasitako guztiarekin.

 Gaur martxoak 26, 15.irratsaioa izango dugu entzungai. Bertan Julen Barriuso ikasketaburua elkarrizketatuko dugu. Horretaz gain, ohikoak diren menuen aurkezpena, urtebetetzeak eta lehiaketa izango dira.


klikatu HEMEN


2022/05/20

Moda jasangarria eta Cristobal Balentziaga

 
2022ko maiatzaren 18an, DBH4ko ikasleak Balentziaga museora joan ginen, Getariara. Aurreko asteetan etikako saioetan moda jansangarriaren inguruan tailerrak egiten egon garelako joan ginen. Busez joan ginen eta bertako gidak Cristobal Balentziagataz hitz egin zigun, bere bizitzaren historia zati bat, nola diseinatzen zuen, nolakoa izan zan haren bidea moda munduan… Bisita oso dinamikoa izan zen, adibidez, orri baten gainean gure diseinu propioa egin genuen. Oso gustura egon ginen eta asko gomendatzen dizuegu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Ikertze kultur elkarteko kideei: Lore, Nagore eta Mikeli. Gozatzen ari gara! 
 
 Karla Aramendi
 





2022/05/12

KALEAN IKASTEN!!!

Aste honetan eguraldi aproposa izan dugu kalera ateratzeko. LH 4. mailako ikasleok ederki aprobetxatu dugu. Hemendik aurrera eguzkitako krema ere motxilan sartu beharko dugu. Argazki gehiago ikusteko irudian klikatu.

ALBAOLA

Lehenik eta behin, tren geltokian geratu ginen 8:30tan.
Bi tren hartu genituen eta Pasaiara iritsi ginen. Albaolara iritsi baino lehenago 30 minutu egin genituen oinez, eta azkenean ailegatu ginen. 
Ondoren, museora sartu ginen eta San Juan ontziaren azalpenak eman zizkiguten. Gero, San Juaneko ontziaren erreplika txiki bat ikusi genuen, museoa ikusi ondoren fabrikara joan ginen eta ontziak nola egiten zituzten ikusi genituen. Bukatzeko, San Juan ontziaren errreplika handia ikusi genuen, eta hori dena izan zen gure bidai polita.  

Ismael Ajaib eta Nadir El Maimouni










Geoparkera bisita

Pasa den ostiralean DBH3ko ikasle guztiak Zumaiako flysch-eratara joan ginen.  Zumaiara joateko goizeko 9:15etako trena hartu genuen, eta ondoren, Algorri izeneko interpretazio zentrura  joan ginen. Han genduela esplikatu ziguten non aurkitzen diren fosilak, nola sortzen diren flyschak, zein animalia edo zein landare bilakatzen diren fosil... Gero, azalpen guztien bukatu eta gero, mendi batera igo ginen flyshak oso politak ikusten ziren tokira. Azkenik Zumaiako hondartzan joan ginen horietako batzuk gertutik ikusteko.

 Jurgi Gazpio






14.irratsaioa

 Gaur balearen Eguneko irratsaioa izango dugu. Bertan izango diren ekintzez gain, kartel irabazlearen inguruan ere solastuko dira ikasleak. Gaztetxo mailan Naroa Azkuek irabazi du, DBHko ikasleak hain zuzen.

klikatu HEMEN



2022/05/11

KAFE MAKINAKO OHARRAREN MISTERIOA

 Eskolako irakasle gelako kafe makinan ohar hau azaldu da.

 


Nor izango da oharraren egilea? Zein helbururekin idatziko ote dute? Nori zuzendua ote dago?

 

Ikerketa martxan da!!

Lagunduko al diguzu?

 

Zuzendaritza taldea.


MORERA BILA


HAUR HEZKUNTZAKO 4 ETA 5 URTEKOEN ZIENTZIA GELAN, ZETARRAK DITUGU.

ZETARREK MORERA HOSTOAK JATEN DITUZTE.

HORREGAITIK HONDARTZAKO ZUHAITZETATIK MORERAK HARTU DITUGU.

ZENBAT GUSTATZEN ZAIZKIEN HOSTO HORIEK, DEN DENA JATEN DUTE.

EA LASTER HAUNDITZEN DIREN ETA TXIMELETA BIHURTZEN DIREN.

GU HORI IKUSTEKO IRRIKITAN GAUDE.







2022/05/05

 

IRRISARRI LAND

HH5, LH1 ETA LH2KO IKASLEAK IRRISARRI LANDEN EGON GINEN. 

PRIMERAN PASA GENUEN, IBILALDIAK, TIROLINAK, JOLASAK... ETA GAUEAN PARRANDA EGIN GENUEN.

NEKATUTA BAINA ASKO DISFRUTATUTA ITZULI GINEN. 

HURRENGOA NOIZ?









EMAKUMEAK OHOLTZARA


Aste honetan "Emakumeak oholtzara" ekimenean parte hartu dugu DBH4. mailako ikasleok. Astelehen arratsaldean, bi artista handirekin egon ginen, La Basurekin eta Sara Zozayarekin! Heuren bizipenak entzun ondoren, emakumeek musikan duten presentziaz, zailtasunez eta aukerez hausnartzeko aukera izan genuen. Horretaz gain, bien sormen prozesuari buruz hitz egin genuen eta oso interesgarria izan zen. Gainera, La Basu rapeatzen entzun genuen eta arratsalde ederra pasa genuen!




2022/05/01

ZARAGUETAN XAKEAN

Martxotik Pablo Arrondo Carbonell izeneko xake jokalariak Zaragueta Herri Eskolako ikasleei xakean jokatzen erakusten ari zaie. Pilo bat ikasten ari dira eta primeran pasatzen dute!