2014/02/26

Badatoz inauteriak! Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak jo eta ke ari gara prestaketekin.

2014/02/20

Erromatar museoan izan ginen 1. eta 2. mailakoak







Ave Cesar! Oiasso museoan izan ginen. Han erromatarrak nola bizi ziren ikusi genuen jolasekin eta antzerkia egiten. Pelikula bat ere ikusi genuen eta orduko gauza asko: txanponak, ontziak, amuak, sareak... Oso ondo pasa genuen. Gainera inauterietan erromatarrez mozorrotuko gara.

2014/02/19

2014/02/06

Azokan janaria aztertzen egon gara

Ostegunetan gure herrian azoka dago plazan. 1. eta 2. mailako ikasleak neguan  jaten ditugun gauzak zein diran eta nondik datozen galdezka ibili gara. Euskal Herriko janaria bazegoen: gazta, sagarrak, eztia, alkatxofak... Baina gehienak kanpotik ekarritakoak dira: Andaluzia, Kanarias, Errioxa, Ameriketako Estatu Batuak... Eskerrik asko esan nahi diegu azokan lagundu diguten guztiei.

Izarrak ezagutzen

Gaur goizean izarrak ikusi ditugu. Bai, ondo irakurri duzue, izarrak goizean. Eskolako DBHko gela batean globo baten antzekoa jarri dute eta han barruan ilunpean zeruko izarrak ikusi ditugu eta osatzen dituzten kostelazioak: hartz handia, hartz txikia, geminis... Bukatu denean denok hasi gara "beste bat, beste bat" esaten asko gustatu zaigulako eta berriz ikusi nahi genuelako. Orain unibertsoaren gaiarekin hasi gara: hamar, bederatzi, zortzi.... bagoaz espazioara!

2014/02/04

SANTA AGEDA 2014

KOLAREKIN EGINDAKO MARRAZKIAK MARGOTZEN (HH5,LH1 eta 2)

AURREKO SAIOAN KOLAREKIN EGIN GENITUEN MARRAZKIAK ETA GAURKOAN TENPERAREKIN MARGOTU DITUGU. ONDOREN, COLLAGE ERRALDOIAREKIN JARRAITU DUGU.