ASTE HONETAN HIPI GELAKOAK 3 URTEKO GELA BATERA JOAN GARA HIRU TXERRIKUMEEN IPUINA ESKOLAKO TXIKIEI KONTATZERA!
GAINERA GURE JATORRIARI BURUZ HITZ EGIN DIEGU ETA ZENBAT EUSKARA IKASTEN ARI GAREN ERAKUTSI DIEGU!
2014/11/28
2014/11/19
HERRIAN BARRENA
HAUR HEZKUNTZAKO 3, 4 ETA 5 URTEKOAK HERRIKO KALETAN IBILI GINEN AZAROAREN 13AN.
HASTEKO KULTUR ETXEAN DAGOEN LIBURUTEGIRA JOAN GINEN.
AZOKA IKUSI GENUEN ETA GERO, GOIKO KALETIK BARRENA BIKAMIOTAKO PARKEAN JOLASTU GENUEN.
AZOKA IKUSI GENUEN ETA GERO, GOIKO KALETIK BARRENA BIKAMIOTAKO PARKEAN JOLASTU GENUEN.
2014/11/18
LURRASKA 2014
Lurraskatik besarkadak eta musuak. Etxekoetaz gogoratzen gara, baina bakarrik gauean ratutxo txiki bat,gainerakoan jo ta ke zaldian, ikuiluan, oinatzak ezagutzen eta egiten, eta nola ez, diskotekan. Komeriak eta anekdotak etxera iristean jakingo dituzue.
2014/11/12
2014/11/11
Euskaldun bat ameriketan
LUIS Mª SARASUA Ameriketan ibilitako zesta puntako jokalaria eta 4. mailako Clararen aita, bisitan eta kontu-kontari izan dugu eskolan. Zumitzaz egindako sestoa ekarri zigun eta guztiok probatu ahal izan genuen.
8-9 urte zituenean pilotan jokatzeko zaletasunak eramaten zuen eskolatik korrika irten eta frontoira joatea frontisa okupatu ahal izateko beste inor baino lehenago. 12urtekin erremontean hasi zen.
1992garren urtean Ameriketara joan zen. Floridan jolastu zuen. Entrenamendu bakoitzean hiruzpalau pilota puskatzen omen zituen eta etxera bueltatzean berak konpontzen omen zituen. Pilotak eginez behatzak deformatutako makina bat pilotagile ere ezagutu omen zituen. Izan ere pilota barruko kizkia erretxinaz egina omen dago eta forma emateko asko estutu behar omen da. Gainetik haria eta azkenik larrua jartzen zaio pilota gogor honi itxura emateko.
Pilota bizi honekin lortutako errekorra 310ekoa izan da. Hasieran kaskorik gabe jolasten bazuten ere, berehala behartu zuten erabiltzea zuen arriskuagatik.
Gorputz mugimendu zehatza eskatzen du kirol honek eta profesionalek lesio asko izaten dituzte. “Gaztea eta malgua izan behar da!”- zioen Luis Mªk.
Kirol honek Antzinako Egipton du bere jatorria. Umeek trapuak bilduz egiten zuten jolas hau, urte eta mendeetan zehar mundutik zehar zabaldu zen, baina Euskal Herrian garatu zen batez ere. Luis Mªk esan digunez ez da horrenbeste Egipton azken frontoia itxi zela, 100urteren bueltan.
Iparraldean “joko garbiz” ezagutzen zena Argentinan hemengo jokalariak jokatzen hasi zirenean, ez zela oso espektakularra eta "sesta" garatu zen, askoz ere joko azkarragoa eta espektakularragoa. Handik Euskal Herrira bueltatu eta hemendik, berriz, Ameriketan zabaldu zen. Ordurako hainbat euskaldun lur haietara joanak ziren artzain bezala.
Eta hemen erdarazko izenarekin ezagutzen dugun kirol hau “cesta-punta” amerikarrek, berriz, euskal izenaz egin zuten bere: “Jai-Alai”
Eskerrik asko Luis Mª!
2014/11/06
HALLOWEEN
On 31st October the students of primary celebrated Halloween. We met some spooks (ghosts, wizards, witches, monsters, vampire bats...), we listened to some scaring stories around jack-o'-lantern, we sang halloween songs and played halloween games such as "Pass the hat" and "Apple on a string".
Ba al zenekien... Euskal Herrian ere, Irlandan eta hainbat tokitan bezala, Halloween antzeko gau bat ospatzen zela, Arimen gaua, Gau beltza edo Domusaindu izenekoa? Gazteek kalabazak lapurtzen zituzten baratzeetatik, aurpegia egiten zieten eta jendea beldurtzeko erabiltzen zituzten. Irlandako jack-o'-lantern bezala!!!

2014/11/05
Knock, knock
KNOCK, KNOCK-PERFORMANCE
Once upon a time there was a child sleeping in bed. Some scaring creatures (a witch, a ghost, a giant, a gorilla...) knocked at the door and tried to get into the bedroom. The child would not let them in! Finally, Daddy got into the bedroom and the child was not scared anymore. THE END.
Behin batean, ume bat ohean zegoen. Izaki beldurgarri batzuk (sorgin bat, mamu bat, erraldoi bat eta gorila bat) atea jo eta logelara sartzen saiatu ziren. Umeak ez zien pasatzen utzi, noski! Azkenik, aita etorri zen eta beldur izateari utzi zion. AMAIERA.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)