eskola agenda21 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
eskola agenda21 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/11/24

Zaraguetako ikasleak "Baratze"n





Zaraguetako 2.zikloko ikasleak Baratze baserri eskolako tailerretan gozatzen!
Argazkiak  hemen

2014/11/18

LURRASKA 2014

Lurraskatik besarkadak eta musuak. Etxekoetaz gogoratzen gara, baina bakarrik gauean ratutxo txiki bat,gainerakoan jo ta ke zaldian, ikuiluan, oinatzak ezagutzen eta egiten, eta nola ez, diskotekan. Komeriak eta anekdotak etxera iristean jakingo dituzue.

2014/02/06

Azokan janaria aztertzen egon gara

Ostegunetan gure herrian azoka dago plazan. 1. eta 2. mailako ikasleak neguan  jaten ditugun gauzak zein diran eta nondik datozen galdezka ibili gara. Euskal Herriko janaria bazegoen: gazta, sagarrak, eztia, alkatxofak... Baina gehienak kanpotik ekarritakoak dira: Andaluzia, Kanarias, Errioxa, Ameriketako Estatu Batuak... Eskerrik asko esan nahi diegu azokan lagundu diguten guztiei.

2013/12/11

LIBURUTEGIA ETA AZOKA (HH3,4 eta 5)

Azaroaren 28an HHko 3,4 eta 5urteko haurrak herriko erdigunera gerturatu ginen. Lehenik, herriko liburutegian egon ginen. Nola ez, Pello ta Nikolasari kasu egin ondoren!!Gero 4 eta 5 urtekoak herriko azokan eta fruta dendetan garaiko zein produktu aurki genitzakeen aztertu genuen. Azkenik, hamaiketakoa egin eta parkean jolastu ondoren eskolara bueltatu ginen.

2013/01/24

KONTU HANDIAGOREKIN BOTA ZABORRAK!

 1.ZIKLOKOEK  PLASTIKOA BIRZIKLATZEKO ZABORRONTZIAK HUSTUTZEN DITUGU. ETA AZKENALDIAN IKUSI DUGU EZ GARELA OSO ONDO IBILI GURE ZABORRA BEREIZTEN. BEGIRA BEHEAN PLASTIKOEN ONTZIAN ZER AURKITU DITUGUN: FRUTA AZALAK, PAPERA, TXUPATXUSA.... KONTUZ!