2018/12/21

SANTO TOMAS EGUNA

Santo Tomas Eguna giro alaian ospatu dugu Esperintzia Eskolakoekin eta Guraso Taldearekin. Hainbat jolas ere burutu ditugu.



Argazki gehiago HEMEN

GABONETAN GUSTORA

Abenduaren 20an Irungo FICOBA aretoko Gabonetako Parkean gustura igaro zuten LH1etik LH4ra bitarteko ikasleek.



Argazki gehiago HEMEN

2018/12/19

HORTZERIA OSASUNTSUA LANTZEN


Abenduaren 18an Orioko Zaragueta Herri Eskolako HH5 eta LH 1eko geletan hortzeriaren ohitura osasuntsuak landu dituzte. Donostiako EASO Politeknikoko Aho eta hortzen goi mailako bost ikasle etorri dira, (Ane Campos, Yasmine Intxausti, Izaro Lestayo, Maddi Loidi eta Marta Telletxea) egitasmoa aurrera eraman ahal izateko.



Argazki gehiago HEMEN

2018/12/12

LH2koak HERRIKO MONUMENTUETAN

Joan den abenduaren 5ean herriko Erdi Aroko monumentuak ikustera joan ginen. Asko ikasi genuen baita ongi ibili ere.




2018/12/04

EUSKARAREN EGUNA


Goizetik hasi gara festan, eta “tinko eta brinko euskaraz” lelopean ekintza desberdinak eman ditugu aurrera. Horma-irudia, txapak, kantu-saioa, dantza…Parrandan pasa dugu goiza. Arratsaldean berriz, Haur Hezkuntzan gurasoekin jolasak burutu ditugu. Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aldiz, pelikula ikusi dute.



Argazki gehiago HEMEN

2018/11/26

AZAROAK 25 ZINTA-DANTZA



Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko eguna da azaroaren 25a. Horregatik, aste osoan zehar gaia aztertzen aritu gara Orioko Zaragueta Herri Eskolako ikasle eta irakasleak.
“TRATU ONA, GUZTIONA” leloa aukeratu eta jarduera desberdinak burutu ditugu astean zehar.
Bukatzeko, eskolako frontoian elkartu gara LH5 eta LH6ko ikasleek eskaini diguten zinta-dantzaz gozatzeko.



Argazki gehiago HEMEN

2018/11/06

EUSKARALDIAko TALDE OSOA

EUSKARALDIRAKO izena eman dugun talde osoaren argazkia aurkezten dizuegu



2018/10/30

LH3 eta LH4 ARANTZAZURA

Urriaren 25 eta 26an LH3 eta LH4ko ikasleak ARANTZAZUN ibili ginen. Oso gustura igaro genuen eta oroitzapen politekin etorri ginen Oriora.


Argazki gehiago HEMEN

2018/10/29

EUSKARALDIA

Hona hemen EUSKARALDIko hirugarren hamalaukoa


2018/10/23

EUSKARALDIA

Hona hemen izena eman duen bigarren taldea

2018/10/21

Iaz hasi ginen PATIO BAKARRA 11 AUKERA proiektuarekin martxan. Hemen eginikoa jasotzen duen bideoa.

2018/10/19

BARATZE TAILERRA



Aurtengo ikasturtearekin batera ostiraletan LH3 eta LH4ko ikasleok baratzeko tailerretan murgiltzen hasi gara baita Ikastetxearen ondoan dugun baratzeak uzta emankorra izaten ere.


Argazki gehiago HEMEN


2018/10/15

EUSKARALDIA

Orioko Zaragueta herri Eskolan Euskaraldian parte hartzeko lehenengo hamalaukoa osatu dugu. Ea zenbat AHOBIZI eta zenbat BELARRIPREST elkartzen garen. Animatu!!!


2018/09/24

HHkoak HERRIKO HONDARTZAN

Joan den ostegunean HHko ikasleak hondartzara ibililadi bat egin genuen.




Argazki gehiago HEMEN

2018/09/21

Zaraguetako Mugikortasun Astea

Irailaren 17tik 22ta bitartean hainbat ekitaldi antolatu dira txirringa sustatzeko



ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2018/09/18

Mugikortasun Astea







2018/06/18

JAIALDIA

Joan den ekainaren 16an ZARAGGUETA HERRI ESKOLAKO jaialdia arrakastatsua izan zen.



ARGAZKIAK HEMEN

2018/06/11

PATIO BAKARRA HAMAIKA AUKERA

Jolas Tokiak beste hamaika aukera izan ditzakela ohartarazteko hainbat ekintza burutu dira Ikastetxean


ARGAZKIAK HEMEN

2018/06/08

LH 5-6 MAILAK ARRAUNEAN (2017-18)




ARGAKIAK
https://drive.google.com/drive/folders/1yV-ihg5eOu9XH4kgBfKWaDaE5Ut397lX?usp=sharing


                    




2018/05/16

ZARAGUETAK 40 URTE EUSKARAZ BIDEOA


ORIOKO ZARAGUETA HERRI ESKOLAK EUSKARAZ IRAKASTEN 40 URTE DARAMATZALA ETA, ABESTI BAT PLAZARATU DU. HONEN HARIRA ARGAZKI BATZUEKIN BIDEO MUNTAI BAT EGIN DA DENON ESKURA IZAN DADIN.

HHkoak EGUNEKO ZENTROAN

MAIATZAREN 14EAN HHko IKASLEAK KALERA IRTEN ETA EGUNEKO ZENTRORA JOAN ZIREN. BALEAREN BERTSOAK ABESTU, INGURUA GIROTU ETA ONDOREN LIBURUTEGIAN IGARO ZUTEN GOIZA.


ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2018/05/10

SANDINA GOXO ETA OSASUNGARRIA!

GAUR KLOEK SANDINA IZENEKO FRUTA BEREZI BAT EKARRI DU GELARA. MANDARINAREN OSO ANTZEKOA DA, BAINA KOLORE GORRIXKAGOAREKIN.

UKITU, USAINDU ETA PROBATU ERE EGIN DUGU!!
ZEIN GOXO ETA OSASUNGARRIA!!

ESKERRIK ASKO KLOE!


2018/05/02

ZETARRAK AURTEN ERE!


KAIXO, FAMILIAK!

PASA DEN OSTEGUNEAN 5 URTEKO LAGUNEK ZETARRAK OPARITU ZIZKIGUTEN.
BEREHALA JOAN GINEN MASUSTONDO HOSTOEN BILA ETA JAN ETA JAN DABILTZANEZ, ASKO HANDITU DIRA!
LAISTER KUSKUA EGINGO DUTE ETA HANDIK GUTXIRA... TXIMELETA BIHURTUKO DIRA!

2018/04/27

HH5eko IKE JOLASAK

Apirilaren 27an HH5 urteko gurasoak eta ikasleak IKE jolasetan gustura ibili ziren dantzatzen eta abesten.


Argazki gehiago HEMEN

2018/04/24

LIBURU EGUNA

Apirilaren 23an LIBURU EGUNA ospatu genuen ikastetxean. Ikasle helduenek gazteenari irakurri zieten Zaraguetako txoko batean.


Argazki gehiago HEMEN


2018/04/23

KANTU JIRA

Apirilaren 21ean 40.urteurreneko ekitaldien barnean KANTU JIRA gauzatu zen BENTAZARREKO MUTIKO ALAIAK taldearekin. Oriotik barna ibili ginen.



ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2018/04/18

TXARRI-TXIKI LANTEGIAN

APIRILAREN 17AN  LH2ko IKASLEAK TXARRI-TXIKI LANTEGIRA JOAN ZIREN GELAKO GAIA HOBETO LANTZEKO.



ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2018/04/09

LH1-2 UNTZI MUSEOAN

JOAN DEN MARTXOAREN 23an LH1 eta LH2ko IKASELAK DONOSTIAKO UNTZI MUSEON EGON ZIREN

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2018/03/20

XABIER LIZASO PIANOJOLEA

XABIER LIZASO PIANOJOLE ORIOTARRA HH eta LHko IKASLEEKIN EGON ZEN. MUSIKAZ NOLA GOZA DAITEKEEN ERAKUTSI ZIGUN.


Argazki gehiago HEMEN

2018/03/08

KUTXAESPAZIOA

Martxoaren 2an LH2tik LH6ra bitarteko ikasleak eta irakasleak Donostiako KUTXAESPAZIOARA joan ziren.



ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

EMAKUMEAREN EGUNA

2018an ERE ZARAGUETA HERRI ESKOLAKOEK EMAKUMEAREN EGUNA ALDARRIKATU DUTE HERRIKO PLAZAN
ARGAZKI GEHIAGO HEMEN


2018/02/28

ELURTEA ZARAGUETAN

Otsailaren 28an botariko elurteak egundoko ikuspegia utzi digu




2018/02/15

IGELA MIKAELA

GAUR GOIZEAN IRATI SARASKETAK IGEL BAT TOPATU DU ESKOLA ATARIAN. OSO IGEL POLITA ZEN. TXIKITXOA ZEN ETA MARROI KOLOREKOA. IGELA MIKAELA IZENA JARRI DIOGU.
ESKOLA ATZEAN DAGOEN PUTZU INGURUAN UTZI DUGU.
OSO ONDO PASA DUGU!!
GORA IGELA MIKAELA!!

2018/02/09

INAUTERIAK

Goizez eta arratsaldez Orioko kaleak alaitu dituzte Zaraguetako ikasle eta irakasleek. ARGAZKI GEHIAGO HEMEN


2018/01/23

DENBORAREN MAKINA!

GURE GELAN DENBORAREN MAKINA BAT EGIN GENUEN TXANELAKO LIBURUKO FERMIN ETA MADALENEK BEZALA.

GURE MAKINA POLITA ETA DIBERTIGARRIA ZEN.

BERTAN, ANTZERKIAK EGIN GENITUEN ETA DINOSAURIOEN GARAIRA JOAN GINEN.

GORA GURE DENBORAREN MAKINA!!


1.MAILAKO LAGUNAK.

2018/01/19

DANBORRADA

GAUR ZARAGUETA IKASTETXEKO HAURREK IKASTETXEA DANBOR HOTSEZ ALAITU DUTE.

ARGAZKIA GEHIAGO HEMEN



2018/01/18

ITSAS ZALDIA ESKOLAN!

PASA ZEN OSTIRALEAN, NIKOLASEK, BERE AITAK ARRANTZATUTAKO ITSAS ZALDIA EKARRI ZUEN GELARA.

ITSAS ZALDIA TXIKIA ETA POLITA ZEN. "URETAKO ZALDIA" IZENA JARRI GENION.

GELAZ GELA ERE ERAMAN GENUEN DENEK IKUS ZEZATEN.



1.MAILAKO IKASLEAK.