2019/12/20

SAN TOMAS EGUNA


SAN TOMAS EGUNA OSPATZEN
San Tomas eguna ospatzen ibili gara gaurkoan Zaragueta Herri Eskolan. Goizean goizetik taloak egiten ibili gara Guraso Elkarteko eta Esperientzia eskolakoen laguntzarekin. Gero, taloak erre eta jan egin gitugu txistorra edo txokolatearekin. Talo -jana egin ondoren, jolasak egin ditugu. Primeran pasa dugu. Gehiagoren gogoarekin geratu denak, Euskal Herriko hainbat lekutan bihar ospatuko diren  San Tomaseko ferietan izango du aukera.
Zaragueta Herri Eskolak festa zoriontsuak eta Urte Berri Ona opa dizue herritar guztioi!!!














2019/12/19

HAPPY HOLIDAYS

HAPPY HOLIDAYS!!


2019/12/18

HHko IKASLE ETA IRAKASLEAK KANTARI

Gaur asteazkena, Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Haur Eskolan eta Eguneko Zentruan izan gara Gabonetako abestiak kantatzen. Oso ondo pasa dugu eta txikiak eta aiton-amonak gurekin kantatzera animatu dira. Ondo pasa festak eta Urte Berri On !!!!




2019/12/13

HAUR HEZKUNTZAKOAK GALAXY PARKEN

2, 3 4 ETA 5 URTEKOAK IRTEERA EGIN DUGU GALAXY PARKERA.
URDURI ETA EMOZIOZ BETETA IGO GARA AUTOBUSERA ETA ABESTUZ EGIN DUGU BIDEA. HELDU BEZAIN PRONTO, ZIZTU BIZIAN KENDU DITUGU OINETAKOAK ETA GELDITU GABE ARITU GARA SALTOKA ETA ZILIPURDIKA, GORA ETA BEHERA.
JOLASTU ETA JOLASTU, EZ DUGU HAMAIKETAKOA JATEKO ERE ASTIRIK IZAN!
NEKATUTA ETA GOSETUTA ITZULI GARA EGUERDIAN ESKOLARA, BAINA IRRIFARRA AHOAN DUGULA!
GOIZ POLITA IZAN DA BENETAN!





2019/12/12

ESCATUMBARARIBÉ

ESCATUMBARARIBÉ- Perkusioa edalontziekin

LH6Ako  ikasleekin grabatutako bideoak ikusteko KLIKATU HEMEN
LH6Ako  ikasleekin grabatutako bideoak ikusteko KLIKATU HEMEN


2019/12/11

MUSIKA- TXIRULA

Txirularekin ikasitako abestiak entzun nahi badituzu,  

LH4 KLIKATU HEMEN 


2019/12/09

POLKA TXAPELOAZ


4. mailako ikasleak Polka Txapeloaz dantzatzen ikusteko 

KLIKATU HEMEN


2019/12/05

HH3ko IKASLEAK HAZIAK EREITEN




HH3ko ikasleak haziak ereiten.

       Ikasturtea hastearekin batera, baratzeko lanak martxan jarri ditugu eta aurten, HHko ikasleei hazitegia suertatu zaie.
Haziak ereiten lehenengoak, HH3ko ikasleak izan dira eta erein dituzten haziak honakoak izan dira: tipula,zerga eta udazkeneko urazak.
Lan bikaina egin dute!!  
Orain, noiz aterako zain daude.

2019/12/03

EUSKARAREN EGUNA


“EMAN DOINUA EUSKARARI”

Aurtengo Euskararen Egunaren harira “Eman doinua euskarari” leloa aukeratu du Orioko Zaragueta IPI Ikastetxeak. Urte osoan euskarak doinua gal ez dezan musikaren inguruan girotu du. Astean zehar, ipiniriko horma-irudi handi batean ikasle bakoitzak bere argazkia txertatu du musika nota baten gainean. Gaur aldiz, goizean kantu saio bat egin dute AEKko euskaltegiko ikasleekin batera baita argazki erraldoi bat atera ere. Arratsaldean aldiz, LH eta DBHko ikasleek pelikulak ikusi dituzte eta HHko ikasleek gurasoekin batera IKE jolasak.
Euskarak egun soil bat behar ez duenez, urte osoko lana geratzen da hizkuntzaren erabilpena areagotzeko.



Argazki gehiago HEMEN

2019/12/02

KUIAK MOZTEN

Udaberrian landatutako kuien uzta emankorra izan da. Guztira 30 kuia jaso genituen eta orain moztu, etxera eramateko prestatu eta HH eta LH-ko ikasleen artean banatu genituen ostiralean. Zati berdinak izateko neurtu eta markatu genituen. Zati bakoitzak 10 cm neurtu behar zuen. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.
GORA GURE BARATZA!!!!