2019/12/03

EUSKARAREN EGUNA


“EMAN DOINUA EUSKARARI”

Aurtengo Euskararen Egunaren harira “Eman doinua euskarari” leloa aukeratu du Orioko Zaragueta IPI Ikastetxeak. Urte osoan euskarak doinua gal ez dezan musikaren inguruan girotu du. Astean zehar, ipiniriko horma-irudi handi batean ikasle bakoitzak bere argazkia txertatu du musika nota baten gainean. Gaur aldiz, goizean kantu saio bat egin dute AEKko euskaltegiko ikasleekin batera baita argazki erraldoi bat atera ere. Arratsaldean aldiz, LH eta DBHko ikasleek pelikulak ikusi dituzte eta HHko ikasleek gurasoekin batera IKE jolasak.
Euskarak egun soil bat behar ez duenez, urte osoko lana geratzen da hizkuntzaren erabilpena areagotzeko.



Argazki gehiago HEMEN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina