2021/05/28

 LH 1GO ZIKLOA KUKUARRIRA


Atzo, Maiatzak 27, LHko 1go eta 2. mailakoak Kukuarrira joan ginen. Eguraldi ederra egin zuen. Bero eta guzti, galtza motzak jasteko aproposa.

 Txankatik hasi eta Andutik gora igo ziren ikasleak. Hankak eta bihotza nekatu zitzaizkien, baina behingoz buruari deskantsua eman zioten. Hamaiketakoa jan tontorrean eta Berazan bidetik behera. Ipurdiko batzuk egon ziren, baina ez irakasleak emanak, lurraren kontra hartuak baizik. 

Gero, hondartzako parkean bazkaldu eta bertan jolastu zuten. 

Egun polita izan zen. Gainera, Kukuarri gainetik gauzak ezberdin ikusten dira eta Oriora begiratuz gero, oporren usaina antzematen da.

LH1B















 










2021/05/27

LH5A gelan, edalontzien  ariketa honekin komeriak izan ditugu...baina nahiko ongi moldatu gera, azkenian.

Ea zuek asmatzen dezuten

ESCATUMBARARIBÉ- Brasil

2021/05/25

3. mailako ikasleek Oskorriren  Kuku kantua abestu dugu gelan: 

Kuku,Kuku, oxen kantua, ni naiz kukua adi denek Kuku!

Kuku, Kuku, kabi guztiak dira nereak kasu hemen Kuku!

Kuku, Kuku, ene xokoan, ni nork hatxeman gorde zaukukuku!

Kuku, Kuku, diru sakelan,urte guztian Kukuk badu kantu!


UDABERRIAN KANTUZ, KUKU JAUNAK KUKU!

Iritsi zaigu kukuaren kantua   inguruko basoetatik...Entzun al dezute? sartu diru pixka bat poltsikuan, badaezpada ere..... (Tamalez, ondoko obren zarata ere entzungo dezute)

Lehenengo mailako ikasleek 3 urteko ikasleei abestu diete. Gustora eta txintxo txintxo entzun dute txikie



2021/05/21

LH1A ARTISTAK GARA

 Aurten tailerretan primeran ibili gara. Eskulan eta margoketa landu dugu, eta lan asko egin ditugu eta oso politak.

Zer astelehen  arratsalde dibertigarriak pasa ditugun!



Begira zer lan politak egin ditugun!






2021/05/20

BADATOR TXAPELKETA


 BADATOR TXAPELKETA

ADI!!!!


Badator Zaragueta IPI Herri Eskolako 1.Txapelketa!!!!! 


Hurrengo egunetan emango dugu informazio gehiago.

SURF IKASTAROA

 

SURF IKASTAROA 

DBH-4 ikasleak Gorputz Hezkuntza ikasgaia aprobetxatuaz surf ikastaroa egiten dabiltza Zarautzen. Argazkietan ikusten den bezala giro aparte eta itsasoaren baldintzak ere bai.




2021/05/18

"UNTXITXO TXURIAren" ANTZERKIA

Kaixo guztioi!

A ze artista kuadrila dugun HH 5 urteko gelan! Ipuinen proiektuarekin bukatzeko, antzerki bat egin digute eta primeran pasa dugu! Hemendik izar haundiak aterako dira!!!

GOZATUUU!!!

1.TALDEA


2.TALDEA


2021/05/17

Errugbia ezagutzen




 Aurreko astean soinketako saioetan laugarren, bostgarren eta seigarren mailakoekin errugbia ezagutu dugu. Errugbian jokatzen duen kirolari baten bisita izan dugu kirol hau gehiago ezagutzeko. 

Asko gustatu zaien kirola izan da, beraz, batean baino gehiagotan jokatuko dugulakoan nago. 

Animatu eta ezagutu zazue kirol hau!









GURASOAK IPUIN KONTALARI!

Kaixo guztioi!

Aurten ere familiak eskolara etortzeko bidea egitea lortu dugu. Hemen horren erakusgarri zuentzat sortu dugun bideoa. Mila esker zuen hizkuntzan ipuinak kontatzeagatik, mila esker mozorrotuta kontatzeagatik, mila esker antzerkia egiteagatik eta batez ere, mila esker bihotzez kontatzeagatik!

Hurrengo urtean berriz!


2021/05/14

MAIATZAREN HAMALAUGARREN EGUNIAN... IRRATSAIOA!!!!!

Egun berezi honetarako irratsaio berezia antolatu dugu. Oraingoan aurkezle lanetan LH5B-ko ikasleak izango ditugu. 

Saio honetan HH-koek gaurko egunerako prestatutako sorpresatxo bat eta LH3B-koek egindako elkarrizketa interesgarri bat entzungo ditugu.

Prest al zaudete? 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!!

 

2021/05/13

PATIOAREN BERRIKUNTZAK AMAITUTA

DBH-2 eta DBH-3 ikasleek eskolari egindako ekarpena PLASTIKA ikasgaia aprobetxatuz.



    1.-Eskolan zehar arbel desberdinen kokapena aire zabalean klaseak eman ahal izateko.
    2.-Hormen pintaketa alaitasun puntuaren bila

    3.-Joko zelai berria, kirol desberdinak lantzeko; Boleibol, Futbol bolei, Tenis , Pin Pon erraldoia......


2021/05/12

 BALEAREN BERTSOAK

Maiatzaren 14ean, balearen eguna ospatu ohi dugu Orion. Aurten ospakizun handirik ezin izango degu egin, baina kantuan behintzat jardun degu.  Hemen Benitoren bertsoak

2021/05/05

"THE WHEELS ON THE BUS"

 HELLO EVERYONE!

HH 5 urtekoak ingeleseko saioan autobusean goazela "the wheels on the bus" abestia dantzatu eta autobusaren mugimenduetan murgildu gara. Hortxe duzue grabatutako bideoa!

2021/05/04

Patioa eraberritzen

 DBH-2-ko ikasleak patioari itxura berria ematen. 

Alde batetik hormak margotzen, itxura koloretxua emateko.



Bestetik jolas gune berri bat prestatzen: boleibol, futbol tenis.......



2021/05/03

IKE JOLASAK HAUR HEZKUNTZAN!

 KAIXO FAMILIAK!

HAUR HEZKUNTZAKO UMEEKIN IKE JOLASAK EGIN DITUGU! EGOERA BEREZI HAU DELA ETA, GURASOAK EZIN IZAN DUZUE ETORRI. HORREGATIK, HEMENTXE JARTZEN DIZUEGU BIDEOA, ETXEETAN IKUSI ETA ZUEK ERE PARTE HARTZEKO ZUEN SEME ALABEKIN<.

PINGUI PINGUINO, ZUBIRI- ZUBIRI, MARI TXIPI, KAFE FRANTZES BATEN ... 😊