2013/12/20

OLENTZERO ZARAGUETAN!!!!!!! (HH)






GAURKO EGUNA OSO BEREZIA IZAN DA. BA AL DAKIZUE NOR ETORRI DEN GURE ESKOLARA??? OLENTZERO!!! MENDI ALDETIK JEISTEN IKUSI DUGU LEHIOTIK ETA ONDOREN ESKOLARA SARTU ETA OPARIAK BANATU DIZKIGU.GUK ABESTI BATZUK ABESTU DIZKIOGU. ASKO GUSTATU ZAIZKIOLA ESAN DIGU!!! AUPA OLENTZERO!!



DENBORAREN MAKINA


ETA ORAIN BIDAIATZERA GOAZ

2013/12/18

FIKOBA

Begira zein ondo!!!!

TXIKIGUAY (HH)

URTEARI BUKAERA EMATEKO HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK TXIKIGUAY-ra JOAN GARA GOIZA PASATZERA. ENE! ZENBAT SALTO EGIN DITUGUN! BEGIRA, BEGIRA!

2013/12/17

MERRY CHRISTMAS DENOI!! (LH1)










We wish you a Merry Christmas,
We wish you a Merry Christmas,
We wish you a Merry Christmas,
And a Happy New Year!!!!


GABON KANTAK HERRIAN (HH)

Urtero bezela, garai honetan HHko ikasleak herrira gerturatzen gara gabon kantekin inguruak alaitzera. Lehenengo haurtzaindegitik pasa ginen bertako haur eta irakasleekin abestera. Ondoren, eguneko zentruko langile eta helduekin aritu ginen olentzero, hator hator, trakatran...abestuz. Goiza alaitu izana espero dugu!

IKE jolasak gurasoekin (HH)

Zaragueta eskolako Haur Hezkuntzako ikasleok hiruhilean behin IKE jolasak antolatzen ditugu gurasoekin batera egiteko. Begira zein arratsalde polita pasa zuten bai handi eta baita txikiek ere!

2013/12/12

5 STICKY LOLLIPOPS (HH5A)

BEGIRA ZEIN ONDO HITZ EGITEN DUTEN INGELESEZ 5 URTEKO IKASLEEK!!

Five sticky lollypops
fixed on sticks
Take a sticky lollipop
and lick lick lick

2013/12/11

LIBURUTEGIA ETA AZOKA (HH3,4 eta 5)

Azaroaren 28an HHko 3,4 eta 5urteko haurrak herriko erdigunera gerturatu ginen. Lehenik, herriko liburutegian egon ginen. Nola ez, Pello ta Nikolasari kasu egin ondoren!!Gero 4 eta 5 urtekoak herriko azokan eta fruta dendetan garaiko zein produktu aurki genitzakeen aztertu genuen. Azkenik, hamaiketakoa egin eta parkean jolastu ondoren eskolara bueltatu ginen.

GORA SAN NIKOLASAK!!! (hh)

Aurten ere San Nikolasak ospatu ditugu eskolan. Hona hemen egitaraua: 11.20 Itxaferuak. Jarraian, musika eta dantza. 11.30 Jolasak: Motor lasterketa, lokots bilketa, aulki jokoa, zaku lasterketa eta puxiken jolasa. 12.20 Erraldoi eta buruhandiak. 12.30 Herri bazkaria. 14.30 Tailerrak: aurpegia margotzea, makarroizko koilareak eta maskarak. 15.30 Erraldoi eta buruhandiak. Argazkietan ikusi dezakezuen bezala oso ondo pasa genuen. Gora San Nikolasak!!!

2013/12/05

AMERIKETARA JOAN NINTZEN - I

TXAKURRAREN KONDAIRA

AMERIKETARA JOAN NINTZEN - II

IGARKIZUNAK

AMERIKETARA JOAN NINTZEN - III


TXISTEAK

2013/12/04

euskararen tsunamaian surfean gabiltza zaraguetako ikasle, irakasle eta langileak

SAN NIKOLASAK BADATOZ!! (hh5)

San Nikolasak datozen honetan HHko geletan urtero bezala gure jai handia antolatzen gabiltza. Abenduaren 5ean egun polita ospatuko dugu eta aurretik buruhandi eta erraldoiak prestatzen jardun dugu.

EUSKARA EGUNA 2013: LIBURUEN TRUKE AZOKA

Euskara egunean ohitura bihurtu dugu euskarazko liburuen truke azoka egitea. Aurten hirugarrena izan da. Parte hartu dutenak gustura aritu dira. Liburu berriekin gozatzeko aukera bikaina baita. Datorren urtean berriz ere izango da trukerako azoka. Bitartean segi irakurketaz gozatzen!!!

TAILERRAK: marrazketa, tenpera eta collage (HH5, 1. eta 2.maila)

2013/12/03

5 STICKY LOLLIPOPS (HH5B)


Ingelesean "The very hungry caterpillar" lantzen ari gara. Hona hemen gaiarekin lotutako olerkitxo bat!

2013/11/27

BURUHANDI ERAKUSKETA (Haur Hezkuntza)

Haur Hezkuntzakoek urtero egiten ditugu buruhandiak. Ia asmatzen duzuen nortzuk diren argazkiko buruhandiak! Zezena nun dago?? bai! han goian!

2013/11/21

Igeldo-Orio DBH


DBH1eko ikasleekin Igeldo-Orio irteeran egindako argazkiak

2013/11/20

TENPERA ETA COLLAGE TAILERRA (HH5, LH1 ETA 2.MAILA)

Tenpera eta collage tailerrean ikasle batzuek jantokian jarriko duten collage bat egin dute.Bitartean, beste ikasle batzuek arkatzaren ordez kola txuria erabili dute marrazki bat egiteko!! Gauza politak aterako dira, ez dago dudarik!!

2013/11/14

KONTINENTEAK ETA OZEANOAK

Kaixo:
Etxean errepasatu dezakegu eskolan landutakoa era dibertigarri batean, zer iruditzen???
Jose Luis eskerrik asko aukera hau gure eskura jartzeagatik.

2013/11/12

SAN MARTIN ZARAGUETAN (2013-14)


2013/11/08

"STAND UP, SIT DOWN"- LH1B

BEGIRA NOLA MUGITZEN GAREN INGELESA IKASTEN DUGUN BITARTEAN!

2013/11/07

"I'M HAPPY" - HH5B




I'M HAPPY, SAD, ANGRY, TIRED, HUNGRY, THIRSTY, HOT, COLD AND HAPPY!!tra la la la la!!!!

2013/11/06

"KLIN KLAN"- HH3B




KLIN KLAN, KLIN KLAN,
EURI TANTAK, EURI TANTAK,
KLIN KLAN, KLIN KLAN,
EURI TANTAK KALEETAN

4URTEKOAK "I HAVE TWO EYES" ABESTEN

BEGIRA ZEIN ONGI ABESTEN DUTEN INGELESEZ 4URTEKO IKASLEEK!
ABESTIAREN IZENA: "I HAVE TWO EYES" DA.

2013/10/31

hondartzara irteera 2013-09

UDAZKENEKO EGUN EPELAK APROBETXATUZ HAUR HEZKUNTZAKO 3, 4 ETA 5 URTEKOAK HONDARTZAKO PARKERA JOAN GINEN.

2013/10/30

SUKALDARITZA TAILERRA


SUKALDARITZA TAILERREAN FRUTEN PINTXO GOXO-GOXOAK PRESTATU GENITUEN MERIENDATZEKO.

2013/10/11

IGERIKETA 2013-2014

2013/06/20

6. MAILAKOAK-AKUARIUM

2013/06/10

ARRAUNA 5-6 MAILAK

2013/06/01

ZEIN JAKINTSUA DEN NATURA!

Zer ikasten ari garen jakin nahi baduzu klitatu hemen:



2013/05/14

Balearen Eguna 2 urteko geletan

2 urteko gelakoak ere Balearen bertsoak ikasi ditugu eta, gaur, maiatzaren 14a, denon artean prestatu dugun balearen aurrean abestu eta grabatu egin ditugu. Ea gustatzen zaizuen!

Hona lan hau aurkezteko egindako bidea: klikatu HEMEN.

2013/05/13

FOSILA AMONAREN BARATZEAN





FOSILA ZUMAIKO AMONAREN BARATZEAN

Atzo, maiatzaren 12, Zumaira joan nintzen, nire amonari bisitatxo bat egitera. Nire Amonak baratza dauka eta noski, atzo euria egin zuenez, baratza lokatzez  beteta zegoen.

Harrietan jolasten ari ginela, zerbait zapaldu nuen. Altxa nuen hanka eta fosil bat zen.


Imajinatzen al duzue, nere amonaren etxeko baratza orain dela miloika  urte?
 

2013/05/09

Ura putzutik ateratzeko ESPERIMENTUA



Ura putzutik ateratzeko
ESPERIMENTUA

MATERIALA:           
Hari txirrika
Soka puska bat                             
Alanbrea
Balde bat


Pilota saltari bat
Aliketak
Torloju begiduna

NOLA EGIN
1-Aurrena alanbrea hari txirrikatik sartu eta aliketekin doblatu kako bat bezala alanbrea  ez ateratzeko.
2- Ondoren torloju begiduna sartu kakotik.
3- Gero jogurt potoko iskinetan bi zulo egin eta bertatik alanbrea sartu.                                 
4- Azkenik sokarekin lotu potoa eta pasa hariaren txirrikatik.

Ez da horrenbeste gure arbasoek erabiltzen zutela  pisua arintzeko.

2013/04/30

2013/04/19

Esperimentazioa!!





Aste honetan bi urteko ikasleok makarroi eta irinarekin jolasean aritu gara! Ontzi desberdinak eta URA ere erabili dugu, OSO ONDO pasa dugu!! Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen

2013/03/22

KORRIKA TXIKIA

KORRIKA BADATOR!!!
Gure herritik bihar pasako da KORRIKA, guk aurreko ostiralean ospatu genuen gure korrika txikia.
Hona hemen haur hezkuntzakoen argazkiak gelaz gela.

BAGOAZ!!







2013/03/19

GURE GORPUTZA EZAGUTZEN

 INTZAREN IZEBAK AINTZANEK GORPUTZEKO ZELULAK ZER DIREN ERAKUTSI ZIGUN, HONDARTZAKO HONDAR ALEAK BEZALAKOAK DIRELA ETA ENERGIA ZUTELA.

ESKUEKIN BARRUKO ORGANOAK NOLA DAUDEN ANTZEMATEN ZUEN AINTZANEK







OSO GUSTURA EGON GINEN ETA ASKO IKASI GENUEN. ESKERRIK ASKO, AINTZANEEEE!

2013/03/12

DONOSTIAKO UNTZI MUSEOAN IZAN GINEN 1. ETA 2. MAILAKOAK






BALEA HARRAPATZEN IKASI GENUEN ANTZERKIA EGINEZ MUSEO HONETAN. ETA DONOSTIAN IBILI GINEN PASEATZEN, BOKADILOAK JATEN ETA JOLASTEN. ZE ONDO PASA GENUEN.

GURE AHOA ZAINTZEKO...

 AIZPEA, JUNEREN AMA ETORRI DA AHOA NOLA ZAINDU ERAKUSTERA. ASKO DAKI.
 IPUINA KONTATU DIGU, JOLASAK EGIN ETA AHOA GARBITU, MINGAIN ETA GUZTI.
 GEZUTERRAZKO HORTZAK IKUSI DITUGU. FORMA DESBERDINETAKOAK DAUDE.

 OSO ONDO IKASI DUGU ZEPILUA ETA PASTA ERABILTZEN. IPUIN BAT ETA ERORTZEN ZAIZKGUN HORTZAK SAGUTXOARI JARTZEKO KUTXATXO BAT OPARITU DIGU.

2013/03/07

ORIO EZAGUTZEN Denboraren bila


YOLANDA ARRIETAK IPUINAK KONTATU DIZKIGU

 YOLANDAK IPUINAK KONTATU DIZKIGU ETA OLERKIAK IRAKURRI. BERE IPUINAK ETA BESTE IDAZLEENAK.
 ASKO GUSTATU ZAIZKIGU YOLANDAREN IPUINAK. BELDARRARENA ASKO GUSTATU ZAIGU ETA BOROBIL ETA KARRATUEN IPUINEAN KARRATON URDINTXO IZENA ASMATU DUGU KARRATUARENTZAT. OINUTSIK JAUREGIAN ERE OSO POLITA IZAN DA ETA BERE PERTSONAIEN MARRAZKIAK EGIN DITUGU: ERREGEA, ERREGINA, PRINTZESA...
 ASKO GUSTATU ZAIGU BERAK LIBURUEI NOLA HITZ EGITEN DIEN MALETA BARRUAN DAUDENEAN.
GUK MARRAZKIAK EGIN DITUGU ETA OLERKITXO BAT IKASI IPUINEN BUKAERARAKO:
                                                             EGIA ALA GEZURRA
                                                             BI BEGI ARTEAN
                                                             SUDURRA

2013/02/25

ZARAGUETAKO INAUTERIAK

EUREKA





URAREN 1000 AURPEGIAK

Eurekan urak guretzat duen garrantzia azaldu ziguten.. Gure gorputzaren % 65a urez osatuta dago. 30-35 kg artean pisatzen dugunok 23,1 litro ditugu gutxi gora behera, hau da litro t,erdiko 15 botila. Imajinatzen? Ezin dugu 5 egun baino gehiago urik edan gabe egon.


Eguneko BALANTZE HIDRIKOA:

       UR GALERA
Edaten            +1400 ml
 Gernutik           -1500 ml
Jakiekin         + 700 ml
Biriketatik           -400 ml
Txistuarekin  + 300ml                    
Azaletik                -350 ml

Gorotzetatik          -150ml
                                                                        

Biriketatik ura nola galtzen dugun jakin nahi baduzu, jar zaitez ispilu aurrean. Ikusten al duzu nola bapainatzen den ispilua zure arnasarekin? Ura lurrun egoeran dago.

URAREN EGOERAK

Gure etxeetan nahi dugunean edan dezakegu baina Afrikan 7 km egin behar izaten dituzte ur bidoiak bete ahal izateko.
Horregatik ONG batek Q-drum bidoiak asmatu zituzten, arrastaka eraman ahal izateko. Askoz errazago ezta?

ESPERIMENTUAK

1) Likidoek  pisatzen al dute?
Isuri ontzian likidoa hauek orden  honetan:
1-   Glizerina
2-   Olioa
3-   Coca-cola
4-   Alkohola
5-   Eztia
 Zein doa behera?, Zein geratzen da gainean? Beraz, zeinek du dentsitate handiena?


2) Sar itzazu urez betetako ontzi batetan objektu hauek:
Burdin zati bat, egurrezko pintza, plastikozko pintza, pelota saltarina pisutsu bat, espuma zati bat.
Banan –banan sartuz konproba ezazu aldez aurretik zure ustearekin bat datorrela gertatzen dena.

3) ARAZTEGIAK
Zikindu ezazu ura:
-1. edalontzian arrozarekin nahastuz
- 2.edalontzian kafe solublearekin  nahastuz
-3. edalontzian kafe  gordinarekin nahastuz.
Ondoren koladore eta paperezko filtrotik pasatuz ikusiko duzu nola geratzen den zikinkeria bertan. Zenbat eta gehiago disolbatu zikinkeria uretan orduan eta zailagoa kentzea.

Gure etxeetara garbi-garbi iristeko filtro hauek pasatzeaz gain, ura lurrundu egingo dute erabat garbi geratzeko. Eguzkiak itsasoko ura lurruntzen duenean ere gatza bertan geratzen da.

2013/02/20

ZIENTZIALARIAK GELAN

                                  



Eskolan aspalditik sentitu  dugu natur zientziei bultzada bat emateko nahia.Aurten mikroskopio digitala eta Apqua proiektuan murgiltzeko aukera ikusi eta buru belarri ekin diogu.Mikroskopio digitala LH-ko maila guztietan ohiko tresna izatea dugu helburu eta Apqua proiektua aldiz ,ostegunetan egiten diren tailerretako  bat izatea.
Mikroskopio digitalaren erabilpena eskola 2.0 -ko ordenagailuekin lotuta dago eta bertan, Txanelak eskeintzen dituen esperimentutik aparte,"zientziahezkuntza ekimenak" proposaturikoak lantzen ditugu.Oraingoz hiru mikroskopio dauzkagu,hala ere, kopurua handitzen joatea espero dugu.
Adibide gisa ea asmatzen duzuen honako irudi hauek zer diren...


2013/02/19

1. MAILAKOEN ANTZERKITXOA, "LEHEN GIZAKIAK"

         KOILAREAK EGIN GENITUEN ETA AIZKORAK ETA LANTZAK
          POZIK ETA URDURI GEUNDEN ANTZERKIA EGIN BAINO LEHEN
                                                 ETA AZKENEAN ... ANTZERKIA!

KORRIKA BADATOR...



  KORRIKA18(2013): Bagoaz (Esne Beltza)


2013/01/28

ELURRA MARA-MARA

2 urtekoak negua gaia lantzen ari gara: elurra, hotza, elur-panpina, elur malutak, haizea, txamarra, txapela, bufanda... eta gure argazkiekin horma-irudia apaindu ondoren, ikasi dugun abesti bat kantatu dugu.  Beitu zein ondo dantza egiten dugun!

2013/01/24

GURE ZALETASUNAK

 ELKAR HOBETO EZAGUTZEKO ERABILTZEN DITUGU MALETA BARRUAN ETXETIK EKARTZEN DITUGUN GAUZAK

ZENTZUMENAK



Kaixo lagunok!

Hemen gatoz berriro ere eskolako 3. mailakook!
Gai berriarekin hasiak gara eta lantzen ari garen gaia “Zentzumenak”da.
Zentzumenen inguruan gauza asko ikasiko ditugu eta zuek etxean ere ikasten jarraitu ahal izateko ondorengo helbide interesgarri hau eskeintzen dizuegu.
Ondo izan!!!


KONTU HANDIAGOREKIN BOTA ZABORRAK!

 1.ZIKLOKOEK  PLASTIKOA BIRZIKLATZEKO ZABORRONTZIAK HUSTUTZEN DITUGU. ETA AZKENALDIAN IKUSI DUGU EZ GARELA OSO ONDO IBILI GURE ZABORRA BEREIZTEN. BEGIRA BEHEAN PLASTIKOEN ONTZIAN ZER AURKITU DITUGUN: FRUTA AZALAK, PAPERA, TXUPATXUSA.... KONTUZ!