2013/02/25

EUREKA





URAREN 1000 AURPEGIAK

Eurekan urak guretzat duen garrantzia azaldu ziguten.. Gure gorputzaren % 65a urez osatuta dago. 30-35 kg artean pisatzen dugunok 23,1 litro ditugu gutxi gora behera, hau da litro t,erdiko 15 botila. Imajinatzen? Ezin dugu 5 egun baino gehiago urik edan gabe egon.


Eguneko BALANTZE HIDRIKOA:

       UR GALERA
Edaten            +1400 ml
 Gernutik           -1500 ml
Jakiekin         + 700 ml
Biriketatik           -400 ml
Txistuarekin  + 300ml                    
Azaletik                -350 ml

Gorotzetatik          -150ml
                                                                        

Biriketatik ura nola galtzen dugun jakin nahi baduzu, jar zaitez ispilu aurrean. Ikusten al duzu nola bapainatzen den ispilua zure arnasarekin? Ura lurrun egoeran dago.

URAREN EGOERAK

Gure etxeetan nahi dugunean edan dezakegu baina Afrikan 7 km egin behar izaten dituzte ur bidoiak bete ahal izateko.
Horregatik ONG batek Q-drum bidoiak asmatu zituzten, arrastaka eraman ahal izateko. Askoz errazago ezta?

ESPERIMENTUAK

1) Likidoek  pisatzen al dute?
Isuri ontzian likidoa hauek orden  honetan:
1-   Glizerina
2-   Olioa
3-   Coca-cola
4-   Alkohola
5-   Eztia
 Zein doa behera?, Zein geratzen da gainean? Beraz, zeinek du dentsitate handiena?


2) Sar itzazu urez betetako ontzi batetan objektu hauek:
Burdin zati bat, egurrezko pintza, plastikozko pintza, pelota saltarina pisutsu bat, espuma zati bat.
Banan –banan sartuz konproba ezazu aldez aurretik zure ustearekin bat datorrela gertatzen dena.

3) ARAZTEGIAK
Zikindu ezazu ura:
-1. edalontzian arrozarekin nahastuz
- 2.edalontzian kafe solublearekin  nahastuz
-3. edalontzian kafe  gordinarekin nahastuz.
Ondoren koladore eta paperezko filtrotik pasatuz ikusiko duzu nola geratzen den zikinkeria bertan. Zenbat eta gehiago disolbatu zikinkeria uretan orduan eta zailagoa kentzea.

Gure etxeetara garbi-garbi iristeko filtro hauek pasatzeaz gain, ura lurrundu egingo dute erabat garbi geratzeko. Eguzkiak itsasoko ura lurruntzen duenean ere gatza bertan geratzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina