2015/05/18
HERRI IBILTARIAK-ARKITEKTURA
Lehen gizakiek naturak eskaintzen zituen babeslekuak erabiltzen zituzten, kobazuloak adibidez. Baina ibiltari bihurtu behar izan zuten eta leku batetik bestera ibiltze horrekin etxebizitza arina, altxatzeko eta kentzeko erraza eta inguruan aurkitutako materialez eginda behar izan zuten. Tipiaren eredua ikusi dugu, maketatxo bat eginez. Bukatzeko, ikastetxeko parkean tribuka babesleku bana altxatu dugu eta konturatu gara ibiltari izatea ez dela hain erraza!
2015/05/15
5. ETA 6. MAILAKOEN BERTSO SAIOA
Ikasturteari amaiera benetan polita eman zioten.
Joan den asteartean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 17:30etan ikasleek beraiek osatutako bertsoak eskaini zizkieten bertaratu zirenen guztiei.
Zaragueta Herri Eskolako eta Ikastolako 5. eta 6. mailetako neska-mutilak Ikastolan dagoen aretoan elkartu ziren bertsoak kantatzeko.
Ikasturtean zehar, hamabostean behin, bertso saioa egiten dute nork bere ikastetxetan eta han osatutakoak abestu zituzten asteartean.
Iñaki Gurrutxaga etortzen da Zaragueta Herri Eskolara eta Jokin Uranga ikastolara. Biak, Jokin eta Iñakik eman zioten sarrera, ondoren ikasleak beraien bertsoak eskaini zizkiguten eta bukatzeko Rosi Lazkanok bereak bota zituen.
Hurrengo urtekoari zain jarrita gaude, San Ferminetan bezala.
2015/05/14
ESKOLA AGENDA 21EKO UDAL BATZARRA
2015/05/05
ERLAUNTZA-ARKITEKTURA TAILERRA
Komunitatean bizitzearen eredu onenetariko bat erlauntza da. Erleek, ahalik eta argizari gutxien gastatzeko, zilindroak eraikitzen dituzte eztia biltzeko asmoz. Espazioa aprobetxatzeko, zilindroak inguruan dauzkaten 6 zilindroekin zanpatuko dituzte hexagono forma hartu arte.
Erleak gu bezain langileak dira!!!!
Erleak gu bezain langileak dira!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)