ESKOLA AGENDA 21EKO UDAL BATZARRA
Ikasturteko lana borobiltzeko ekintza garrantzitsua. >
Maiatzaren 11an goizeko 10etan ospatu zen Udal batzarra. Bertan, Eskola Agenda21eko ikasle ordezkariak ( LH osoko eta DBHko ikasleak), LH 5 eta 6ko ikasle eta tutoreak, EA21eko koordinatzaileak, Araziko teknikaria, alkatea eta guraso gutxi batzuk egon ziren.
Bileran horretan 2 eskoletako EA21eko ordezkariek udalari elikadura jasangarriaren gaiaren inguruan hainbat proposamen eta konpromezu aurkeztu zizkioten. Alkateak egindako proposamenei erantzun zien eta kontuan hartuko zituela adierazi zien ikasleei.
BeƱat Solaberrieta alkateak bereziki herritarrok bertako produktuak kontsumitu beharko genituela azpimarratu zuen eta herrian bertan erostea bezalakorik ez legokeela herriarentzat esan zuen.
Ikasleen parte hartzearen aurretik Arazikoek EA21 zertan datzan azaltzeko oso bideo polita aurkeztu zuten eta gero, urte osoan eskoletan EA21aren inguruan egindako lana argazkietan ikusteko aukera izan genuen eta benetan ikasleak egindako lanarengatik zoriondu behar dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina