TXANGOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
TXANGOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/05/16

LH 2.ZIKLOA HAIZEAREN ORRAZIAN

Joan den maiatzaren 14an LH3 eta LH4ko ikasle eta irakasleak Igeldora joan ginen lehendabizi. Bertako Eskolan ikasleei antzerki emanaldia eta kantaldia eskaini genizkien. Ondoren, Donostiako Ondarretan bazkaldu, jolastu eta bukatzeko, Haizearen Orrazian egon ginen.





2017/11/03

LH3-4ko ZERAINGO IRTEERA

Azaroaren 8tik 10era bitartean LH3 eta LH4ko ikasleak Zeraingo aterpean egon ziren. Hainbat ekitaldi burutu zituzten.





ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2016/11/24

Zaraguetako ikasleak "Baratze"n





Zaraguetako 2.zikloko ikasleak Baratze baserri eskolako tailerretan gozatzen!
Argazkiak  hemen

2016/05/16

BALEAREN HEZURRAK IKUSTERA DONOSTIARA JOAN GINEN OSTIRALEAN

2016/04/30

Haur Hezkuntzako ikasleen irteera Balearen plazara


Haur Hezkuntzan Balearen proiektuan murgilduta gabiltza.
Aurten Herrian Balearen eguna ospatuko da Maiatzaren 14an eta guk ere gure erara ospatzea erabaki dugu:

Balearen plazara egin genuen irteera jasotzen duen film-a duzue jarraian.


2016/04/20

ARRITXULON IZAN GINEN



APIRILAREN 7AN OIARTZUNGO ARRITXULO ATERPETXERA JOAN GINEN HH5, LH1 ETA LH2 KOAK.BERTAN GAUZA UGARI EGIN GENITUEN: JOLASTU, MENDI BUELTA, MARGOTU, AFALDU, PARRANDA, LO, GOSALDU, JOLAS GEHIAGO, BAZKALDU ETA BUELTA ORIORA.
OSO ONDO PASA GENUEN!

2015/12/22

FICOBA 2015

Begira zein ondo pasa genuen LHko 1., 2., 3. eta 4.mailakoek Ficoban.
Ficobako Pin, pan, pun, dibertsioz betetako parkea!!!

2015/11/15

ZERAIN



Zerainen 3 egun pasa ondoren, han ikusi eta ikasi genuen guztia LHko 5.mailakoei kontatzeko aukera izan dugu. Horretarako dena ondo prestatu eta konbidapena luzatu genien, pozik etorri ziren orain dela 2 urte beraiek han izan baitziren.


2015/11/09

ZERAIN 2015-2016

OH ZERAIN 
ZE POLITA DEN ZERAIN…!
 Poz-pozik eta alai etorri gara Zeraindik. Hala dio bertan asmatutako kanta honek:
 Oriotikan joan nintzen Zerain ikustera 
Han ikusi genituen ardi txuri-txuriak
 Oh Zerain…ze polita den Zerain…!
 Handikan etorri nintzen 
 Poz-pozik eta alai
Txindoki eta Aizkorri genituen parean 
Bolatokitik ikusten genituen aurrean
 (Oh Susana doinua) 

Harizti-erdi aterpean maletak utzi ondoren, pil-pilean genituen emozioak baretzen doaz jokuari eta farrari tokia utziz.
Burdimendira iristean, aspaldiko meatzarien lanak ezagutu eta eurek egindako galerietatik ibili ginen satorren modura.
Ondoren, Alustiza anaien zerrategia ere ezagutu eta uraren indarrez egurra mozten eta bonbila pizten ikusi genituen.
Hurrengo egunean, Segurako Ondarre baserrian gazta egiten ikasi genuen. Baita dastatu ere gazta goxoa menbrilloarekin! Arratsaldean, aspaldiko kartzelan sartu eta handik bolatokira. Gure arteko txapelketan gustura pasa genuen arratsaldea. Izan ziren ere txapelketan ibili nahi ez zutenak eta ezkurrekin eta harri - koskorrekin kuxinaketan ibili zirenak.
Eta etxerako bueltan besazpian ogia! Hortan pasa genuen azken goiza. Ogia oratzen ilusioz beteta opariarekin itzuli nahian.
2015 – 11 - 6 
Zaraguetako Herri Eskola 
L.H 3, 4 ikasle-irakaslea

2015/06/09

ITURRARAN

Egun ezin hobea igaro genuen Haur Hezkuntza osoko ikasleok. Zein polita den Pagoeta, eta zein interesgarria izan zen erleei buruzko tailerra! Baina onena, jakina, lagunekin jolastea.

2014/12/02

ZARAUTZA TXANGOA

TIPI TAPA ZARAUTZAINO
PATATA! PATATA! IRRI EGIN!
ADI ADI ERDI AROKO DORREARI
BAZKAL OSTEAN JOLAS ETA JOLAS