LH3 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH3 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023/05/05

The Story Teller came to tell stories in English

 "The enchanted frog" Story Teller came to tell stories in English.

Urtero bezala ipuin kontaketa saioak izan ditugu eskolan ingelesez. Ikusi hemen saioaren zatitxo bat!

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek batetik, 5 eta 6. mailakoek bestetik eta DBHko 1. eta 2. mailakoek segidan saio bana izan dute.

We really enjoyed the show! 

   

2022/10/03

Aurten, berriro txirula ikasten hasteko aukera degu eta horri ere eutsi diogu. Ilusio handiarekin hasi gera!!! Gaurkoan LH3ko ikasleek jardun dute gogotsu eta gelako jarduna hemen zintzilikatu degu. Ea horrelaxe jarraitzen degun! Animo!!! 

 EZKERRA IBILTZEN DA

 TXIRULAK ZORTZI ZULO DITU


TXOKO TXOKO TXO 

 

2019/05/16

LH 2.ZIKLOA HAIZEAREN ORRAZIAN

Joan den maiatzaren 14an LH3 eta LH4ko ikasle eta irakasleak Igeldora joan ginen lehendabizi. Bertako Eskolan ikasleei antzerki emanaldia eta kantaldia eskaini genizkien. Ondoren, Donostiako Ondarretan bazkaldu, jolastu eta bukatzeko, Haizearen Orrazian egon ginen.





2017/06/23

EKAINEAN PATATA EDERRA JASO DUGU!


LH3 eta LH4ko ikasleek, martxoan ereindako patata jaso dugu, ekainean. Ederra atera da aurten. Patata tortilla eta entsalada earrak jango ditugu!!! 

2017/03/20

BARATZA -




Lehenengo alkatxofak eta marrubiak ere badatoz udaberriarekin batera

Argazki gehiago HEMEN

BARATZA

Martxoaren 17an kogolloak landatu ditugu baratzean. Ondoan lore batzuk ere landatu ditugu, kalendulak, begoniak  eta alisoak.

2016/11/24

Zaraguetako ikasleak "Baratze"n





Zaraguetako 2.zikloko ikasleak Baratze baserri eskolako tailerretan gozatzen!
Argazkiak  hemen

2015/12/22

FICOBA 2015

Begira zein ondo pasa genuen LHko 1., 2., 3. eta 4.mailakoek Ficoban.
Ficobako Pin, pan, pun, dibertsioz betetako parkea!!!

2015/11/09

ZERAIN 2015-2016

OH ZERAIN 
ZE POLITA DEN ZERAIN…!
 Poz-pozik eta alai etorri gara Zeraindik. Hala dio bertan asmatutako kanta honek:
 Oriotikan joan nintzen Zerain ikustera 
Han ikusi genituen ardi txuri-txuriak
 Oh Zerain…ze polita den Zerain…!
 Handikan etorri nintzen 
 Poz-pozik eta alai
Txindoki eta Aizkorri genituen parean 
Bolatokitik ikusten genituen aurrean
 (Oh Susana doinua) 

Harizti-erdi aterpean maletak utzi ondoren, pil-pilean genituen emozioak baretzen doaz jokuari eta farrari tokia utziz.
Burdimendira iristean, aspaldiko meatzarien lanak ezagutu eta eurek egindako galerietatik ibili ginen satorren modura.
Ondoren, Alustiza anaien zerrategia ere ezagutu eta uraren indarrez egurra mozten eta bonbila pizten ikusi genituen.
Hurrengo egunean, Segurako Ondarre baserrian gazta egiten ikasi genuen. Baita dastatu ere gazta goxoa menbrilloarekin! Arratsaldean, aspaldiko kartzelan sartu eta handik bolatokira. Gure arteko txapelketan gustura pasa genuen arratsaldea. Izan ziren ere txapelketan ibili nahi ez zutenak eta ezkurrekin eta harri - koskorrekin kuxinaketan ibili zirenak.
Eta etxerako bueltan besazpian ogia! Hortan pasa genuen azken goiza. Ogia oratzen ilusioz beteta opariarekin itzuli nahian.
2015 – 11 - 6 
Zaraguetako Herri Eskola 
L.H 3, 4 ikasle-irakaslea

2014/11/18

LURRASKA 2014

Lurraskatik besarkadak eta musuak. Etxekoetaz gogoratzen gara, baina bakarrik gauean ratutxo txiki bat,gainerakoan jo ta ke zaldian, ikuiluan, oinatzak ezagutzen eta egiten, eta nola ez, diskotekan. Komeriak eta anekdotak etxera iristean jakingo dituzue.

2014/11/06

 HALLOWEEN
On 31st October the students of primary celebrated Halloween. We met some spooks (ghosts, wizards, witches, monsters, vampire bats...), we listened to some scaring stories around jack-o'-lantern, we sang halloween songs and played halloween games such as "Pass the hat" and "Apple on a string".

Ba al zenekien... Euskal Herrian ere, Irlandan eta hainbat tokitan bezala, Halloween antzeko gau bat ospatzen zela, Arimen gaua, Gau beltza edo Domusaindu izenekoa? Gazteek kalabazak lapurtzen zituzten baratzeetatik, aurpegia egiten zieten eta jendea beldurtzeko erabiltzen zituzten. Irlandako jack-o'-lantern bezala!!!

2014/03/19

Alienigena



ANIMA ZAITEZ ETA EGIN!

Hemen dituzu Obrynek egindako alienigena eta bere etxea egiteko urratsak:



ALIENIGENA


ZERRENDA
  • Komuneko paper tutua
  • Rotulagailuak
  • 2 rotulagailu tapa
  • Zeloa
  • Arkatza

NOLA EGIN
  1. Lehendabizi hartu komuneko papel tutua eta margotu aliengenaren aurpegiaren itxuraz (begi bakarra, kolore berdea… zure gustura).
  2. Hartu arkatz bat eta paper tutuaren erditik sartu beso modura.
  3. Ondoren, rotulagailu tapekin paper tutu gainean barruko aldetik pegatu zelorekin.
  4. Azkenik, tutuaren beheko eta barruko aldetik zeloa jarri eta hankak egin.