2015/02/23

Arkitektura tailerra-Irudikatzeko sistemak


Aintzinetik, aldez aurretik marraztuta izan diren gauzez inguraturik gaude. Honetaz jabetzeko, aurreko saioetan egindako tipi eta baserriaren maketak aurretik zein goitik begiratuta marraztu ditugu, txoriak bagina bezala (altxaera eta oinarria). Frutekin gauza bera egin nahi izan dugu. Lehenik eta behin, frutak kanpotik marraztu ditugu. Ondoren, goitik behera zein alde batetik bestera moztu ditugu eta barrutik ikusten dena marraztu dugu (ebaketak). Bukatzeko, jakina, mango exotikoa, granada freskoa eta kiwi gozoa dastatu ditugu. Mmmmmmmmmmmmm!!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina