2020/01/28

PATXI DANBOLIN

Surfa herriko gazteen eskura jarri nahi izan zuen Patxi Oliden Danbolin oriotarrak. Euskal Herrian eta Espainian oraindik surf oholak egiten ez ziren garaian, Danbolin izan zen aitzindaria. Tarteka Frantziatik Oriora surfa egitera etortzen ziren gazteen surf oholetan oinarrituta hasi zen lanean, eta oholen prezioa merkatzea eta herriko gazte guztiei surfa egiteko aukera ematea zuen helburu. Danbolinek egindako lanak harrituta utzi zuen Patrick Trefz argazkilari alemaniarra, eta esperientzia hori jaso du Surfers’ blood dokumentalean. Agotek dio, «Danbolinek nire gurasoen etxe azpian izan du beti tailerra, eta nik gaur egun surf munduan lan egiten dudanez, Trefzek dokumentalean elkartu gaitu Danbolinen surf oholgintzaz hitz egiteko». Lur (LH4.maila)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina