ZARAGUETA
HERRI ESKOLAKO BARATZA EREDU
Gure eskolan 2010. urtean
jarri genuen martxan baratza. Hasieratik Baratza Ekologikoa lantzea
izan da gure asmoa. Urte hauetan gora-beherak izan ditugun arren
esperientzia aberatsa eta emankorra izan da gure haurrentzat.
Gurasoen laguntza ere ezinbestekoa izan da.
Ekintza
desberdinak eman ditugu aurrera: haziak erein, landaketak,
ureztapenak, belar txarrak kentzea, txorimaloa diseinatu eta sortzea,
uzta jaso eta etxera eramatea, baratzeko kalabazarekin mermelada
sukaldatzea … Eskolako AGENDA 21ko gaiekin ere lotu dugu (elikadura jasangarria, ingurumenaren zainketa, birziklapena).
Ikasturte honetan Fraisoro
Nekazal Eskolak Eskola-Baratza ikastaroa antolatu du, eta Ingurugela-
CEIDAko aholkularia den Edurne Huesa izan da bertako irakaslea.
Ikastaro honen helburua
Baratza Ekologikoa ikastetxetan martxan jartzeko oinarrizko
ezagupenak era praktikoan azaltzea izan da. Saio batzuk baratzean
bertan aurrera eraman ondoren, ikastaroari amaiera emateko, bi
eskoletako esperientzia ezagutzeko aukera izan dute. Horretarako
aukeratutako eskoletako bat Zaragueta Herri
Eskola izan da.
Azaroaren 26an, Edurne eta
haren ikasleak Zaraguetan
izan dira. Bertan, baratzeko eta A21ko arduradunok gure
esperientziaren berri eman diegu: baratzak izan duen garapena,
antolaketa, izandako gora-beherak… Ondoren, baratza eta eskolako
konpostgunea bisitatzeko aukera ere izan dute.
Gure esperientzia
bisitariekin konpartitzea polita izan da, eta haientzat baliagarria
izatea da espero duguna. Ea ba poliki-poliki inguruko eskoletan
baratza eder-ederrak ikusteko moduan garen aurrerantzean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina