Eskolako 3. eta 4.mailkoak Getarira joan gara Balentziaga museoa ikustera.
Ba al dakizue nor zen "Kristobal Balentziaga"?
Cristobal
Balenciaga Getarian jaio zen.
Bere amak markesarentzat modista lanak egiten zituen eta batzuetan berak ere amari lagundu egiten
zion. Han dotore jantzitako jendea ikusten zuen, baita Velazquez eta Goyaren
margolanak ikusi zituen. Hortik etorri zitzaion soinekoak egiteko zaletasuna.
Bere jantziak egiteko
ideiak margolan horietan ikusitako jantzietatik eta gizonezkoek janzten
zituzten jakak, militarren berokiak, toreroen txaketilak, alkate eta apaizen
jantzietatik hartutako ideiak aldatzen zituen eta emakumezkoen jantziak
bihurtzen zituen.
Jenio bat izan zen,
ospetsua mundu guztian.Hainbat jantzi-etxe ireki zituen hiri garrantzitsuetan.
Bere amaren lehenengo abizena oso gustokoa zuen, Martina Eizagirre Enbil. Baina
Eizagirren “z” esatea zaila egiten
zitzaienez hemendik kanpo, “s”rekin
idatzi zuen, Eisagirre. Hortik bere denden izenak: Eisa Donosti, Eisa
Barzelona…,Parisekoa ez ezik, Maisson Balenziaga.
Bere jantziekin
emakumeen formak aldatzen zituen, forma zuzenak emanez. Oihal gardenekin ere
lan egin zuen emakumeen siluetak erakutsiz.
Horretarako patroiak erabiltzen zituen. Paperean
egindako soinekoen planoak ziren. Pusketa guztiak elkartuz sortzen zituen
soinekoak. Badu ere oihal pieza batez egindako soinekoa.
Hemen dituzue argazki batzuk:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina