Martxoak 8an, LH6 mailako ikasleek Orioko hainbat emakume omentzeko asmoz, aurreko urteetan bezala 2 hormairudi sortu zituzten. Aurtengo omenduak, M-N BAEN batukada taldea eta bertako irakasle ohiak izan ziren; Lourdes Berasategi, Marije Gonzalez de Txabarri eta Marije Azkue izan dira.
Hormairudiak plazan erakusgai egon ziren egun batzuz, herritarrek ikusgai izan zitzaten. Ondoren, berriz eskolako horma batean itsatsi ziren, aurreko urtekoekin batera.
Hormairudia, argazki bat eta bertso batez osatua dago, bertsolaritzako saioan Iñaki Gurrutxagaren laguntzarekin eginikoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina