Gaur, Apirilaren
23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu
dugu Eskolan, besteak beste irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin.
Pandemia dela eta ikasleon artean ezin izan dugu irakurketa saiorik egin eta
ondorioz irakasleak aritu dira guri irakurtzen: Egiptoko mito bat, ipuin
klasikoak, emakumeak zientzian, New Yorkerrak…
DBH-1A gelakoek Miletoko Tales eta Keops piramidearen inguruko istorioa aditu dugu.
Badakizue orain dela 2500 urte baino gehiago nola neurtu zuen Talesek Egiptoko piramide handienaren altuera?
Itzala neurtuz!
Altuerak itzalen bidez neurtzen ikasi dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina