2015/03/13

HH5 eta LH1 BEIZAMARA

Kaixo!
Aurreko astea zirraragarria izan zen HH5 eta LH1eko ikasleentzat. Beizamara joan ginen bi egunetarako eta lo eta guzti egin genuen lagunekin Beizamako aterpetxean. Joan aurretik, Beizama mapan kokatu behar izan genuen eta hainbat gauza ikasi ere: Oriotik hara zenbat kilometro dagoen, Gipuzkoako bigarren herririk altuena dela...Hara iritsitakoan Maritxuren baserria bisitatu genuen. A zer nolako tresna arraroak erakutsi zizkigun, eta zein desberdina zen bere bizimodua gaztea zenean! Frantxeska astoaren bizkarrean ibili ginen, baserriko animaliak ikusi, haziak erein...Mila esker Maritxu!!!
Aterpetxean hamaika joku eta tailer egin genituen bertako begiraleekin. Gure kaxa ere jolasteko aukera izan genuen. Eta gauean...ai, gauean...baten bat ohetik erori, besteren batek ezin zuela loak hartu jolastu nahi zuelako...baina hain geunden nekatuta ezen zerraldo lo egin genuen guztiok.
Denbora luzean gogoratuko ditugun egunak izan dira. Hurrengoa noiz?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina