2021/06/11

EKIN DENOK ELKARREKIN!

ERRONKA KOOPERATIBOAK landu ditugu gorputz hezkuntzan 1. eta 2. zikloetan. Jarduera hauen helburua gorputz heziketa modu kooperatiboan lantzea da, talde izaera landuz. Izan ere, helburu beraren alde egingo du talde osoak, elkarlanean arituz. Erronkekin konpetentzia motorea, intelektuala eta soziala landu nahi da. Estrategiak pentsatu, ideiak besteekin partekatu eta mugimendua taldearen beharretara egokitu behar izan dute ikasleek. Erronka bakoitzarekin jarraitu beharreko prozedura gogoratu dugu: 1)Erronka entzun 2)Ondo ulertu 3)Bakarka pentsatu 4)Pentsatutakoa taldekideekin partekatu (ideiak proposatu eta besteei entzun) 5)EKIN!DENOK ELKARREKIN!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina