Joan den ostegunean, Irailaren 22an, LH5-6 eta DBH1-2ko ikasleak Kukuarrira txangoa egitera joan ginen oinez. Gure eskola ondoan dagoen San Juan ermitatik igo, puntara iristerakoan hamaiketakoa egin eta “bronkatxo” bat jaso genuen. Izan ere, irakasleak itsasoari begira argazkia atera nahi ziguten eta batzuk astoarena egiten hasi ziren.
Hamaiketako jan ondoren hondartzarako bidea hartu genuen Itxaspetik behera. Itxaspen ura edan genuen eta hango piszinak enbidia handia eman zigun, baina beno, gero hondartzan jolasten ibili ginen; batzuk futbolean, besteak boleibol...Baina 12:30ak zirenez, LHkoak eskolara itzuli ziren beraien bazkaltzeko ordua zelako.
Egia esan, igotzerakoan ipurdiak asko pisatzen zigun, baina hala eta guztiz ere, ondo pasa genuen eta datorren urtean berriz errepikatzea gustatuko litzaiguke. Aupa Orio!
(Egileak: Djiara Ndao, Maule Agirre, Aimar Aizpurua DBH1)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina