2021/10/28

AMETS BAT-LH5

Lh5-eko ikasleak urriaren 20-ean Reala Fundazioak antolatutako "Amets Bat" irteeraz gozatzeko aukera izan genuen. Eguna oso ondo joan zen. 

Goizean Reale Arena-n bisita gidatua eta kirol ekintzak izan genituen. Txurdin-ekin egoteko aukera ere izan genuen. Arratsaldean berriz, Eureka Zientzia Museora joan ginen. Han, Lego Tailerra egin genuen, robotak sortu eta oinez jarri genituen. ZIRRARAGARRIA izan zen!!!!!!.

Gero, bertan bisita librea egiteko aukera izan genuen. Hau ere, abentura polita!

Oso ondo pasa genuen!!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina