ASTEBURUAN GATZATOA EGIN DUGU ETXEAN. EIBAR ALDEAN HORRELA ESATEN DIOGU MAMIARI.
BANAKA-BANAKA ERREZETA ERREZ HONEN PAUSOAK ETA OSAGAIAK IDATZIKO DITUGU:
OSAGAIAK: (8 LAGUNENTZAT.)
- ARDI ESNEA (1,5L)
- GATZA (POSTRE KOILARATXO BAT)
- GATZAGIA.
EGITEKO ERA:
LEHENIK, ARDI ESNEA, LAPIKO BATEAN, SUTAN JARRI ETA GATZA GEHITU. ESNEA IREKITEN HASTEN DEN MOMENTUAN SUA ITZALI ETA, NOIZEAN BEHIN, KOILARAREKIN ERAGIN. ONDOREN, ESNEA EPELTZEN UTZI.
ESNEA GUTXI GORABEHERA 40 GRADUTAN DAGOENEAN (ATZAMARRA ERRETZEN EZ ZAIGUNEAN) POTEETARA BOTAKO DUGU. BERTAN GATZAGIAK BERE MAGIA EGINGO DU!
BUKATZEKO, PLASTIKO GARDENAREKIN TAPATUKO DUGU ETA IKUTU GABE HOZTEN UTZIKO DUGU.
GATZATOA GUZTIZ HOZTU DENEAN, JATEKO PREST EGONGO DA. NIRI AZUKREAREKIN GUSTATZEN ZAIT GEHIEN. ETA ZUEI?
EGUN HAUETAN ETXEAN ERREZETAREN BAT EGIN BALDIN BADUZUE ETA BLOGERA IGO NAHI BADUZUE BIDALIZAZUE julenbarriuso@zaragueta.eus EMAILERA.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina