2020/03/03

AKROSPORT

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek AKROSPORT egin dute Gorputz Hezkuntzako saioetan. Akrosport edo gimnasia akrobatikoa akrobata bat bestearen gainean giza piramide, dorre edo beste egiturak egitean datza.
Binaka, hirunaka, launaka... egin daiteke. Hondartzan, parkean edo etxean. Jarri koltxoneta bat edo kojin batzuk lurrean, indartsuenekin oinarria osatu eta arinenak edo ausartenak figuraren goiko aldean kokatu.
Argazkia ateratzeko LISTO!
Hona hemen LH5ekoen argazki batzuk.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina