Zaraguetako IPI eskolaren heziketa integrala bultzatzeko asmoz, Karate saioa burutu dute DBHko ikasle guztiek. 30 urteko karate esperientzia duen Alberto izan da gure irakaslea eta bizipen berri eta aberatsa jaso dute. Karatearen teknika eta mugimenduak burutu dituzte eta arnasketa, gorputz kontrola eta meditazioa ere. Filosofia Japoniarra eta bizi estilo berri bat ezagutu dute.
Guraso elkarteak, Zaragueta Herri eskolak eta Gorputz hezkuntza departamenduak ahalbideratu du jarduera hau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina