Etikako ikasgaitik bideratutako bi orduko saioa eduki genuen DBH4ko gelan. Ikertze kultur elkartetik bi pertsona etorri egin ziren lehengo ostegunean, Lore eta Nuria.
Bi ordu horietan gehienbat landu genuen zer, nola, noiz eta zeintzuk izan daitezkeen tratu onak eta zeintzuk tratu txarrak.
Dinamika batzuk jarri zizkiguten. Batetik, lerro bat erdian jarrita, erabaki behar genuen eurek planteatutako dilema batean ados geunden (lerrotik eskubira kokatuz) edo ez (lerrotik ezkerretara). Geroago, lauko taldetan jarri behar izan ginen, eta taldean zortzi hitz adostu behar izan genituen, lau tratu onak definitzeko eta lau tratu txarrak definitzeko.
Saioa bukatzeko, oihal batzuk eta objetu batzuk jarri zizkiguten deskribatzeko nola sentitu ginen saioan eta nolakoak iruditu zitzaizkigun klaseak.
Horrelako saioak ez dira egiten egunero, eta beti dira interesgarriak, gehiagotan egitea ondo irudituko litzaidake.
Jafeth Soriano Rojas
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina