Goiz polita pasa genuen azaroaren 12an Zaraguetako haur
hezkuntzako ikasle-irakasleok. Urtero bezala, herriko liburutegian izan ginen
lehendabizi. Eta ipuinekin bukatu ondoren, Goxokiko parkean hamaiketakoa egin,
eta jolasean ibili ginen 3 urtekoak. 4 eta 5 urtekoak berriz, ostegunetako
azokan eta herriko alde zaharrean ibili ginen
hamaiketakoa egin aurretik. Oso gustura
hartzen ditugu horrelako irteeratxoak., eta gainera asko ikasten dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina