2015/11/09

ZERAIN 2015-2016

OH ZERAIN 
ZE POLITA DEN ZERAIN…!
 Poz-pozik eta alai etorri gara Zeraindik. Hala dio bertan asmatutako kanta honek:
 Oriotikan joan nintzen Zerain ikustera 
Han ikusi genituen ardi txuri-txuriak
 Oh Zerain…ze polita den Zerain…!
 Handikan etorri nintzen 
 Poz-pozik eta alai
Txindoki eta Aizkorri genituen parean 
Bolatokitik ikusten genituen aurrean
 (Oh Susana doinua) 

Harizti-erdi aterpean maletak utzi ondoren, pil-pilean genituen emozioak baretzen doaz jokuari eta farrari tokia utziz.
Burdimendira iristean, aspaldiko meatzarien lanak ezagutu eta eurek egindako galerietatik ibili ginen satorren modura.
Ondoren, Alustiza anaien zerrategia ere ezagutu eta uraren indarrez egurra mozten eta bonbila pizten ikusi genituen.
Hurrengo egunean, Segurako Ondarre baserrian gazta egiten ikasi genuen. Baita dastatu ere gazta goxoa menbrilloarekin! Arratsaldean, aspaldiko kartzelan sartu eta handik bolatokira. Gure arteko txapelketan gustura pasa genuen arratsaldea. Izan ziren ere txapelketan ibili nahi ez zutenak eta ezkurrekin eta harri - koskorrekin kuxinaketan ibili zirenak.
Eta etxerako bueltan besazpian ogia! Hortan pasa genuen azken goiza. Ogia oratzen ilusioz beteta opariarekin itzuli nahian.
2015 – 11 - 6 
Zaraguetako Herri Eskola 
L.H 3, 4 ikasle-irakaslea

2015/10/23

DBHkoen udazkeneko irteera

Joan den urriaren 13an DBHko ikasleek irteera egin genuen. Zarautzetik Zumaira joan ginen Done Jakue bidea jarraituz

2015/10/22

Zaraguetako uzta



Itxura ederra du Zaragueta Herri Eskolako baratzak, eta ostiraleko eguraldi ederra aprobetxatuz uzta jasotzen ibili gara.
Goizetik haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak letxuak biltzen ibili dira. Haurrak poz pozik daude arratsaldean etxera bakoitzak bere letxua eramango duelako. Eta seguru, batek baino gehiagok gaur lehenengo aldiz letxua probatuko duela etxekoekin afaltzeko orduan!
Udaberrian landatutako kalabaza bikainak ere bildu eta eskolako sarreran jarri ditugu erakusketa moduan. Datorren astean zatitu, eta bakoitzak zati bat eramango dugu etxera pure goxo-goxoa egiteko.
Arratsaldean berriz, hirugarren eta laugarren mailakoak tipulak eta espinakak landatuko dituzte, berriz ere uzta jaso ahal izateko


IKASLEAK IGERIKETA SUSTAPEN KANPAINAN

Zaraguetako 3.mailako ikasleak igeriketa ikastaroa egiten hasi gara. Aurreko asteetan 1. Ziklokoak bezala, hor joaten gara errioaren kontra bizikleta-suge koloretsua marraztuz, patxadan eta gozatuz.

POSTURA EGOKIEN IKASTAROA

LH3koek POSTURA EGOKIEN IKASTAROA BURUTU ZUTEN Garikoitz Aristegiren laguntzarekin. Bai etxean bai eskolan bizkarreko minik ez izateko , bai makurtzean, pisuak eramatean edo jasotzean , postura egokiak erabiltzeko ohiturak lantzen aritu ziren.