Argazki gehiago HEMEN
2019/06/20
PORROTX
Ekainaren 20an PORROTXen bisita izan dugu Zaragueta Herri Eskolan, HH2tik LH3ra bitarteko haurrek ederki asko gozatu dute eta hunkiturik amaitu dute. Bide batez, Lurdes Berasategik erretiroa hartu digunez, omenalditxo bat jaso du
2019/06/19
4.DBHkoen AGURRA
Gaur DBHkoen azken eguna izanik, irakasle eta ikasle guzien agurra jaso dute 4.DBHkoek. Aurreskua, bertsoak eta oroigarria jaso dituzte eta benetan hunkiturik amaitu dute barneko emozioak azaleratu direlarik.
Argazki gehiago HEMEN
Argazki gehiago HEMEN
2019/06/17
ESKOLAKO JAIALDIA
Jaialdiko ekitaldi
nagusian taldeek honako abesti eta dantzak aurkeztu zituzten:
·
HH 2-3: DANTZA
·
HH 4 eta HH 5: “ASTORATUTA” ETA “PRESAKA” koreografia eta
dantza
·
LH 1: “BABY SHARK” antzezpena eta dantza
·
LH 2: “ROCK AROUND THE CLOCK” dantza.
·
LH 3: “NORA” NOGEN dantza
·
LH 4: JUST DANCE “ANIMALS” dantza
·
LH 5: Zinemaldiko antzezpena.
LH 6: JUST DANCE “ WAKA WAKA” dantza eta “FUNNY TALENT SKIT” antzezpena
·
Argazki gehiago hemen
2019/06/05
LH 4koak ZARAUZKO ARAZTEGIAN
Orioko Zaragueta
Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak Zarauzko araztegia bisitatzera
joan ziren. Bertan, biltzen diren Orioko eta Zarauzko ur zikinak nola garbitzen
diren ikusi zuten. Prozesu guzia nolakoa den esplikatu zieten bertako bi
begiralek eta ikasleak erne egon ziren.
Ondoren, Inurritza
parkera joan ziren hamaiketakoa egitera. Azkenik, kanpinera oinez igo, bertan
bazkaldu eta Txurrukako hondartzatik barrena ikastetxera iritsi ziren.
Argazki gehiago HEMEN
2019/05/31
“DO RE NI” PROIEKTUAREN FROGA PILOTOAREN GRABAKETA ZARAGUETA HERRI ESKOLAN.
Xabier Lizaso musikari
oriotarra “ DO RE NI” proiektuan murgilduta dabil azken urteetan. Xabierren
lanaren garrantziaz ohartuta, EITBren laguntza jasotzen ari da, proiektua
Euskal Herri osoan zabaldu dadin eta Euskal Herriko gizartea eta irakasleak
ikusi dezaten proiektu integratzaile honek haurrengan dituen onurak .
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)