2021/03/09

Hazitegia 

2 urteko ikasleek, eskolako hazitegia martxan jarri dute.

MARTXOAREN 8 a

Beste behin ere, urteroko martxoaren 8ko ekimenekin bat egin du Orioko Zaragueta IPI Herri Eskolak. Emakumeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekimen gauzatu dira ikastetxean.

2021/03/08

Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedarekin, poesiaz eta kantuez

Joan den ostegunean, martxoaren 4an, "Idazleak ikastetxeetan" programaren baitan Gotzon Barandiaranen eta Rafa Ruedaren saioa izan zuten DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek. Arraun Etxean elkartu ziren, abesti bihurtutako euskal poemez aritzeko. Gotzon Barandiaranek azaldu zuen hitzen eta abestien testuingurua, eta Rafa Ruedak zuzenean abestu zituen. Kantatzen duguna ere bagarela gogoraraziz amaitu zuten saioa. 

 


2021/03/04

1. MAILAKOEKIN ENGLISH AIRE LIBREAN!

 KAIXO! EGURALDI ONA APROBETXATUZ, 1. MAILAKO IKASLEEKIN ENGLISH-EKO SAIO BAT KANPOAN EGITEKO APROBETXATU DUGU. JOLAS DESBERDINAK EGIN DITUGU, ONDO PASAZ INGELERA PRAKTIKATZEN.

       








2021/03/01

Sentimenduen inbentarioa

DBH 1eko ikasleek, Euskara eta Literatura ikasgaian, sentimenduen inbentarioa egin dute 2. hiruhilekoan, hau da, beraien sentimenduei eta bizipenei buruzko testu poetikoen bilduma. Bilduma horiek dira DBHko pasilloan ikusgai jarri ditugunak. Artistak dira DBH 1eko hauek!