2021/03/25

UDABERRI "ON"

Piztu irratia hementxe dugu eta udaberriko lehen irratsaioa. Irratsaio honetako aurkezleak LH6. mailakoak izango ditugu. 

Saio honetako protagonista nagusia musika izango da. Hasteko HH 4 eta 5 urtekoek ingelesez bi abesti abestuko dizkigute eta ondoren LH 3B-koek musika talde bati buruz egin duten lana aurkeztuko digute. Ez ahaztu lehiaketako sariduna nor den eta galdera berria ere zein den esango dugula.

Bukatzeko, saioaren amaieran pertsona bati sorpresatxo bat ere prestatu diogu. Besterik gabe, 5, 4, 3, 2, 1...AIREAN!!! 


2021/03/17

Aurreko asteetako eguraldi onak aprobetxatuz, parkera joan ginen 2 urteko txikiak. Zoragarri pasa genuen!! Aupa Zaragueta!!!

2021/03/15

Body Percussion

Body Percussion

Soinketako saioetan, hainbat kirol eta joko ezagutzeaz gain, gure gorputza ere ezagutuz goaz. Horretarako, koordinazio saio batzuk egin ditugu, Alunelul dantza eta gure gorputzarekin perkusioa nola egin ikasi ditugu.  

Hemen uzten dizuegu 6.mailakoekin egin genuen abestia. Espero gustatzea!!


Body Percussion


2021/03/11

ORIO - LONDRES

 KAIXO NAIT CHARIF FAMILIA!

Dakizuenez, gure eskolako Sara, Reda eta Aia Londresera bizitzera joan ziren duela hilabete batzuk. Faltan asko botatzen ditugunez, bideo deia egin dugu familia osoarekin!!! 

5 urtekoek marrazkiak egin ditugu Sararentzat eta banan banan erakutsi dizkiogu. Gainera abesti bat prestatu eta asko maite dugula esan diogu!



Amaitzeko guztiok batera, taldeko argazkia atera dugu:


LH2koak zertan genbiltzan konturatu dira eta kaso egitera azaldu dira! A ze sorpresa!


Oso polita izan da zuek berriz ikustea familia! 

Besarkada bat Orioko Zaraguetatik Londonerainoooo!!!



2021/03/10

 Musika tresnaz gozatzen