KANTU SAIOAK
Kaixo lagunak:
Ikasturte honetako kantu saioak hasi dira.
Lehen hezkuntzako 1 eta 2. mailetako ikasleek, kantu saio polit bat eskeini digute haur hezkuntzako 4 eta 5 urtekoei.
Oso ondo pasa dugu!!!
Kaixo guztioi!!!
Ikasturteko lehen irratsaioa entzuteko unea iritsi da. Gaurkoan LH5. mailako ikasleak izango ditugu aurkezle lanetan.
Denbora gehiago galdu gabe, 5, 4, 3, 2, 1....AIREAN!!!!!
Hementxe gaude 2 urtekoak eta iraila egokitzapenean pasa eta gero, urria hasteko irrikitan gaude!! AUPA TXAPELDUNAKKK!!!
Prest gaude denok?
Bat, bi, etaaaaaa hiru!
Korrika ziztu bizian joan gara pareta botatzera. Eta hortik aurrera, gozamena!
Saltoak, txiribuelak, eta korrika saioak....
Etxetxoak eraiki, mozorrotu...
Goxo goxo egon.....
Ederki ibili gara!
Gaurkoz nahikoa egin dugu, hurrengoan gehiago.
Agur salto gela!
Kaixo lagunak!!!
LH 4.mailako ikasleak ikasturteari hasiera eman diogu. Gure gelakideak hobeto ezagutzeko astero protagonista bat izango dugu gelan, ikasle bakoitzak gustuko duen zerbait gelakideen aurrean aurkeztuko du. Aste honetako protagonista Orion eta bere tronpeta izan ditugu.