2022/01/16

Agorregira ttipi-ttapa

Joan den ostiralean, DBH3ko eta DBH4ko ikasleak Agorregiko burdinola eta errotak ikusten izan ginen. Altxerri errekari segiz, ordu betean Manterolako aparkalekura ailegatu ginen, eta han elkartu ginen Aranekin eta Milarekin, bertako gidekin.

Azalpen ederrak eman zizkiguten burdinolaren funtzionamenduaz eta garai bateko lantegietaz: errotariak, ainguragileak... Ondoren Iturrarango parketxera joan ginen eguzkitara, eta han atseden hartu ondoren, bueltatu ginen herrira. Egun bikaina ostiralekoa, eskerrik asko Pagoeta Natura Parkeko langile guztiei!













2022/01/14

3 URTEKOAK GUSTORA ITZULI GARA ESKOLARA

Gabonetako oporren ondoren energiaz beterik itzuli gara eskolara 3 urtekoak. Ilusioz ekin diogu hiruhileko berriari. Lagunekin egoteko gogotsu geunden: elkarrekin jolastu, kontutxoak kontatu, barre egin, tarteka bihurrikeritxoren bat edo beste... Topera disfrutatu dugu aste honetan!







2022/01/12

Eñautekin marrazten!

 

Gaur Eñaut Aiartzaguena marrazkilaria izan da gure eskolan. DBH2-ko ikasleokin komikigintza landu du, eta Orioko Curriculumaren baitan egingo den mahai-jolasean ere gurekin arituko da jolasa ilustratzen. Eskerrik asko Eñaut, eta aurki arte!
 


Errugbia lantzen

 

Gaur, Zarauzko Errugbi taldeko Faustoren gidaritzapean, errugbia landu dugu Gorputz Hezkuntzan. Kirola ezagutu eta primeran pasa dugu!



2022/01/11

IPUINAK SORTZEN

LH 4. mailan ipuinaren gaia lantzen hasi gara. Oporren aurretik ipuinaren hasiera emanda taldeka ipuinak sortu genituen. Ea zuen gustukoak diren.

Bazen behin, bazen behin, bazen behin...