Aurten bai. Inauteriak ospatu dira Zaragueta Ikastetxeko patioan. Ikasleak nahiz irakasleak mozorroturik eta dantzan gustura aritu dira
Argazki gehiago HEMEN
Aurten bai. Inauteriak ospatu dira Zaragueta Ikastetxeko patioan. Ikasleak nahiz irakasleak mozorroturik eta dantzan gustura aritu dira
Argazki gehiago HEMEN
Gaur otsailaren 24a, 10.irratsaioa izango da Zaragueta Irratian. LH2koek albiste bitxiak aurkeztuko dituzte. LH4Bko mailakoek aurkezpenak egingo dituzte eta LH5koek Xubi irakaslea elkarrizketatuko dute. Irakasle lanetan azkeneko astea duenez, ea nola bizi duen galdegingo diote.
HEMEN klikatu
Hi everybody! Kaixo guztioi!
Gaurkoan landutako istorioa kontatu dugu gelan ingelesez denon artean pegatinak erabiliaz. Bertan, Rat protagonistaren abenturak kontatu ditugu. Etxean ere familiei kontatu dizue ikasleek.
Zeinen ondo pasa dugun! Hortxe zatitxo baten bideotxoa. 👀
Lehenengo zikloko ikasleak matematika lantzeko modu berriak ezagutzen ari gara. Regletekin hasi ginen eta orain guretzat egindako kartetara pasa gara. Hauek jolas asko egiteko aukera ematen digute: bikoteen jolasa, batuketak, kenketak... Orain zenbaki txikiekin gabiltza baina pixkanaka handiagoak lantzen joango gara.
Gaur,otsailaren 9a, irratsaio berri bat izango duzue gure artean. LH5ko ikasleek hainbat urtetan dabilen Musikako irakasleari, Eli Aldabaldetrekuri hain zuzen, elkarrizketa egingo diote. Horretaz gain, LH4Bko ikasleek ere beraien ekarpena egingo dute hainbat aurkezpenekin.
Sintonizatu Zaragueta Irratia!
Klikatu HEMEN