2022/04/05

 Gaur 13.irratsaioa izango dugu. KORRIKAren inguruko erreportaia entzungo dugu. Horretaz gain,  menua, lehiaketa eta LH2koek prestaturiko errezetak.

Ongi pasa oporrak!!!

Klikatu HEMEN

ASTE OSASUNTSUA 2021-2022

 


2022/04/01

BISITA EDUKI DUGU GELAN!

 


Ipuinen proiektuarekin hasi garenez, gaur gelan bisita eduki dugu! 

Maitane, Ariadneren ama, ipuin bat kontatzera etorri da.





Asko gustatu zaigu ipuina! Eskerrik asko Maitane!




Ondoren goiza ondo bukatzeko, HH3koen gelara joan gara jolastera eta primeran pasa dugu!






 

                                      




Elizako organoa barrutik

Martxoaren 31n, Zaraguetako DBH2ko ikasleok Orioko eliza bisitatu genuen, organoa entzun nahian. Bertan, gure musika irakasleak, Pablo Cepedak, organo pieza harrigarriak jo zituen. Ondoren, organoa barrutik ikusi genuen, eta nola funtzionatzen duen erakutsi ziguten. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Orioko apaiz Unai Manterolari eliza bisitatzen uzteagatik. 

Kronika: Camila Velazco eta Enara Iglesias 

Postre osasuntsuak

Aisiako ikasgaian, DBH1eko eta DBH2ko ikasleek postre osasuntsuak prestatu dituzte aste honetan. Elikagaien arteko oreka helburu, osagaiak ekarri eta postre goxo askoak osatu dituzte. Badakizute gainera, norberak egindakoa beti izaten dela super goxua ;-) Urte guztiko lana baldin bada ere, jakizue datorren astean Osasun Astea ospatuko dugula, eguneroko aktibitate, kutsadura, elikagai eta abarrak azterten jardungo gara. On egin!