DBH4ko neska-mutilak Aldapa elkartean izan dira herriko Esperientzia Eskolako adinekoekin goiza pasatzen. Denetik egin dute, sukaldean, josten, berriketan... Sukaldean, esate baterako, erroskilak, makarroiak, entsalada errusiarra, krema katalana eta merengea egin dituzte. Oso goxoak omen zeuden denak, eta ikaragarri gustura egon dira gazteak zein adinekoak.
2022/06/10
2022/06/09
Musika dantzan musikako klasean
Kurtso bukaera datorrela eta musika tresnak dantzan jarri dituzte DBH 2ko ikasleek musikako klasean. Batetik, klasikoa, Mireia Torres txeloa eta Maren G. de Txabarri biolina astindu dituzte. Eta bestetik, garaikidea, Hugo Jimenezek etxeko soinu mahaia ekarri eta bere nahasketak zuzenean egin ditu. Bikainak bi saioak, bejondeizuela!
2022/06/08
AZKEN IRRATSAIOA
Aurtengo ikasturtea amaitzear dugu honetan, gaur ekainaren 8an, azken irratsaioa entzungo duzue. Irratsaioz-irratsaio hainbat elkarrizketa, lehiaketa eta beste hainbat pasarte emititu ditugu. Oraingo honetan LH6Ako Lur Iglesias elkarrizketatuko dugu. Bere zalatasun handiena den surfaz mintzatuko gara.
klikatu HEMEN
2022/06/03
ASTE HONETAN MARGOLARI!!!
Eskolako pareta margotzen ari gara eta guk ere parte hartu dugu. Eskola barruan itsasoa daukagu!!!
Gu artista!!!!
2022/06/02
Joan den maiatzaren 21ean Zaragueta Herri eskolak antolatutako XI.Kros Txikia ospatu zen. Oso arrakastatsua izan zen eta bertan ateratako argazkiak ikusgai dituzue.
Argazki gehiago HEMEN
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


.jpeg)


