2022/09/21

LH KO 3. ETA 4. MAILA PISTINARA

 Ikasturte berriarekin ikasleek prestatu dituzte motxilak. Baten liburuak, koadernoak, arkatzak eta borragomak. Bestean bainujantziak, toallak, txapelak eta txankletak. Bigarren motxila honekin batera bizikletak eta patineteak datoz. Denok hilaran, ez aurreratu, kontuz txokatu gabe, katea atera dela, raspa-rueda egin duela batek etb. 




Aldi berean arropa kendu, txukun gorde, txapel errebelde horiek jantzi, busti, lehortu, non dago nire galtzerdia, ile horrekin gaixotu egingo zara... eta hitzekin azaldu ezin diren hainbat pasadizo suertatzen dira goizero. 




Koloretako suge luzeak bidegorria zeharkatzen du egunero birritan, joan-etorrian. Gero bizikletak eta patineteak garajean gordeko ditu hurrengo egunerarte eta beste motxilako liburuak eta arkatzak aterako ditu, gorputzak deskantzatzen duen bitartean. 

Bihar ere argituko du eguzkiak eta. 

LH3.MAILA

2022/09/20

HH 2 URTEKOAK BIKAIN GABILTZA EGOKITZAPENEAN

 Jada 2 urtekoak egokitzapenean murgildurik gaude. Laguntxo berriak egin eta eskolako txokoak ezagutzen gabiltza gustora, denok elkarrekin jolasean. 










2022/06/17

Margoketa lanetan ibili gara

DBH1, DBH2 eta DBH3ko ikasleak margoketa lanetan ibili dira buru belarri azken egun hauetan. Batetik, kanpoko horma pintatu dute brotxa eta rodilloak hartuta, eta bestetik barruko pasilloko horma apaindu dute brotxa txikiarekin. Dotore geratu dira!





2022/06/15

HERRIKO TXOKOAK ZAINDU!!!

Aste honetan LH4A gelakook San Joango ermitako mahaietara lanera joan garenean begira nola aurkitu dugun. Denon artean dena jasotzea erabaki dugu. Argazki gehiago ikusteko irudian klikatu. 

Herriko txokoak zaindu ditzagun!!!

2022/06/13

ZARAUZKO HONDARTZAN

 LH3ko ikasleak Zarauzko hondartzara joan ziren joan den ekainaren 10ean. Oriotik oinez abiatu ziren eta Txurrukako aterpe inguruan indarrak hartu zituzten hamaiketakoa eginez. Eguerdi aldera Zarauzko hondartzan ziren eta bertan bainu ederra hartu zuten. Gustura asko pasa zuten-