Hemen dugu ikasturteko laugarren irratsaioa. Gaurko egun berezirako saio berezia prestatu dugu. Denon artean lortuko dugu, INDARKERIA MATXISTARIK EZ!!!!
Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!!

DBH 2-ko ikasleak, plastikako klaseetan Durangoko azokako lehiaketa batean parte hartzeko prestatzen ari gara. PortaDA! Erronkan, Euskal Herriko musika taldeen diskoen portadak birsortzen ari gara, gorputz atalak edo eguneroko objetuak erabilita. Hona hemen adibide bat, ea sariren bat lortzen dugun!
Camila eta Irena
Txirrindularitzako saioak izan dituzte 3.mailako ikasleek. Jolas ezberdinen bidez, txirrindu gaineko trebetasunak landu ditugu, hala nola; martxen funtzionamendua, balaztatzea, bihurgune itxiak hartzea, txirrindu gaineko oreka, etab. Bikain aritu gara!
Hip Hop ikastaroa izan dute 4. mailako ikasleek. Pauso berriekin koreografia polit bat egitea lortu dute. Bejondeizuela! Eskerrik asko Andrea!
Aurten ere Haur Hezkuntzan prest daukagu udazkeneko erakusketa. Denetarik aurkituko duzue; gaztainak, intxaurrak, ezkurrak, urrak, pinaburuak, tamaina eta kolore ezberdinetako hostoak... baita onddo eder bat ere! Etorri ikustera!