2023/05/22

Buztinezko piezak sortzen

 

Kaixo, DBH2B-ko ikasleak gara. 


Lehengo astean Plastikan buztin gogorrarekin forma ezberdinak sortzen aritu gara, 

Garazi irakaslearen laguntzarekin. 


Lehenengo klasean, bakoitzak zituen ideiak zirriborroan marrazten aritu ginen. 

Bigarrenean bakoitzak buztin gogor zati bat hartu eta  forma ematen hasi ginen. 

Hirugarren klasean berriz, buztina lehortua zegoen jada, eta  Tekno gelara joan 

ginen eta bertan, pintzelak hartu eta  gure piezak margotzen hasi ginen. Bukatzeko, 

azken klasean, bakoitzak berak nahi zituen xehetasunak ematen aritu ginen. 

Gero irakasleak nota jarri eta etxera eraman genuen gure pieza.


Hemen bertan dituzue egindako adibide batzuk. Ea gustatzen zaizkizuen!!!

 


Nadir El Maimouni eta Lander Uranga

 

2023/05/15

ARANTZAZURA IRTEERA

Eguraldi txarra izan genuen nagusi LH3. eta LH4. mailakoak egindako irteeran. 

Hasieran, bertako monitoreek, Arantzazuri buruz zer genekien galdetu ziguten eta nota altuaz aprobatu zuten ikasleek.

Ondoren, ibilbide tematikoak, altxorraren bilak eta ginkanak etorri ziren.

Erropa jantzi, erropa aldatu, oinetako buztiak kanpoan utzi, etxeko zapatillak bilatu, sakuak zabaldu, motxilak armariora etb. luze bat afalorduaren eta gauaren zai.


Azkenean, bukatu da dena eta berriz gure egunerokora itzuli gara. Hori bai, ez ditugu berehala ahaztuko han bizitako momentuak; hurrengo ikasturtekoa iritsi arte behintzat.

LH3.MAILA