2016/04/30
Haur Hezkuntzako ikasleen irteera Balearen plazara
Haur Hezkuntzan Balearen proiektuan murgilduta gabiltza.
Aurten Herrian Balearen eguna ospatuko da Maiatzaren 14an eta guk ere gure erara ospatzea erabaki dugu:
Balearen plazara egin genuen irteera jasotzen duen film-a duzue jarraian.
2016/04/22
2016/04/20
ARRITXULON IZAN GINEN
APIRILAREN 7AN OIARTZUNGO ARRITXULO ATERPETXERA JOAN GINEN HH5, LH1 ETA LH2 KOAK.BERTAN GAUZA UGARI EGIN GENITUEN: JOLASTU, MENDI BUELTA, MARGOTU, AFALDU, PARRANDA, LO, GOSALDU, JOLAS GEHIAGO, BAZKALDU ETA BUELTA ORIORA.
OSO ONDO PASA GENUEN!
2016/03/18
DBHko ikasleen irteera
Joan den ostegunean, martxoaren 17an, Txingudiko hezegunea eta Oiartzungo musika tresnen museoa ikustera joan ginen. Naturaz gozatuz txangoa lehendabizi eta musika tresna desberdinen doinuaz gozatuz ondoren ederki ibili ginen ikasle eta irakasleok. Ikasleek ateratako argazki batzuk ere baditugu ikusgai





















2016/03/11
XABIER LIZASO PIANO-JOLEA ZARAGUETAN
Beti ilusioz bizi dugun bixita izan
genuen asteazken goizean Zaraguetan : Xabier Lizaso piano-jolearena.
Xabierrek egin ohi duen bezala musika
eta jolasak uztartu zituen eskainitako saioan. Saio dibertigarria izan zen, eta
haurrek eta irakasleok oso ondo pasa genuen. Xabierrek Hamelingo txistularia
izango balitz bezala haurren arreta eta interesa bereganatu zituen.
Eskerrik asko Xabier, eta hurrengo arte!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)