Argazki gehiago hemen
2019/05/20
X.KROS TXIKIA
Joan den maiatzaren 18an Zaraguetako X.Kros Txikia burutu zen. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, bildutako jendeak ongi erantzun zuen eta giro onean, gainera. Bukaeran, Lurdes Berasategik merezitako omenalditxoa jaso zuen bera izan baitzen lehen bultzatzailea.
2019/05/17
HOMOFOBIAREN AURKAKO EGUNA
Gaur maiatzak 17, Zaragueta Ikastetxean Homofobiaren aurkako eguna ospatu dugu. Aniztasunaren Lorategia irudikatu dugu.
2019/05/16
LH 2.ZIKLOA HAIZEAREN ORRAZIAN
Joan den maiatzaren 14an LH3 eta LH4ko ikasle eta irakasleak Igeldora joan ginen lehendabizi. Bertako Eskolan ikasleei antzerki emanaldia eta kantaldia eskaini genizkien. Ondoren, Donostiako Ondarretan bazkaldu, jolastu eta bukatzeko, Haizearen Orrazian egon ginen.
2019/05/14
Birziklatu zuen mugikor zaharrak!!!
DBH 2ko ikasleekin, etikako arloan, mugikorrak berziklatzearen garrantziaz jardun dugu lanean. Besteak beste, mugikorrak berziklatzeko ekintza bideratu dugu. Birziklatze kaxak dituzue Orioko; Izarra, Sayalero, Itsasargi eta 3B informatika dendetan.
2019/05/09
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





