2021/03/26

 Aurten egoera berezian bada ere Zaraguetan korrika ospatu dugu.

Gela bakoitzak eskola sarreran jarritako Euskal Herriko mapan ibilbidearen zati bat margotu dugu. Bukaeran lekukoa HIPI gelako ikasleek jaso dute. Eskolara etorri berriak diren eta euskaraz ikasten ari diren ikasleek. Hauek izan dira lekukoak barruan zuen leloa irakurri dutenak.

HH-ko ikasleak eskolako kanpo espazioan gure korrika txikia ospatu dugu.

Ederra izan da aurtengo ospakizuna ere!!

Gau eta egun Zaragueta euskaldun!!





EKOSISTEMAK LH5

 LH5. mailako bi gelak Ekosistemak landu ditugu azken hiruhileko honetan. Inguruneko orduetan egin dugu eta bukatzeko taldeka honako maketa hauek egin ditugu. Bertan,ekosistemaren deskribapenarekin batera, zaintzeko beharrezkoak diren arau idatzi ditugu. Eskolako liburutegian jarri ditugu ikusgai.







Zaindu dezagun gure herria!!!

2021/03/25

UDABERRI "ON"

Piztu irratia hementxe dugu eta udaberriko lehen irratsaioa. Irratsaio honetako aurkezleak LH6. mailakoak izango ditugu. 

Saio honetako protagonista nagusia musika izango da. Hasteko HH 4 eta 5 urtekoek ingelesez bi abesti abestuko dizkigute eta ondoren LH 3B-koek musika talde bati buruz egin duten lana aurkeztuko digute. Ez ahaztu lehiaketako sariduna nor den eta galdera berria ere zein den esango dugula.

Bukatzeko, saioaren amaieran pertsona bati sorpresatxo bat ere prestatu diogu. Besterik gabe, 5, 4, 3, 2, 1...AIREAN!!! 


2021/03/17

Aurreko asteetako eguraldi onak aprobetxatuz, parkera joan ginen 2 urteko txikiak. Zoragarri pasa genuen!! Aupa Zaragueta!!!

2021/03/15

Body Percussion

Body Percussion

Soinketako saioetan, hainbat kirol eta joko ezagutzeaz gain, gure gorputza ere ezagutuz goaz. Horretarako, koordinazio saio batzuk egin ditugu, Alunelul dantza eta gure gorputzarekin perkusioa nola egin ikasi ditugu.  

Hemen uzten dizuegu 6.mailakoekin egin genuen abestia. Espero gustatzea!!


Body Percussion