2022/12/23

AZKEN EGUNA!

Ederki ospatu dugu gabon aurreko azken eguna! Talo goxo-goxoa jateko aukera izan dugu Guraso Elkartearen eskutik eta ondoren DBH 3 eta 4. mailako ikasleek hamaika jolas prestatu dizkigute, besteak beste, Herri kirolak, trebetasun jolasak eta aurpegi margoketa.

Mila esker Guraso Elkarteari, DBH-ko ikasleei eta parte hartu duzuen guztioi!

GABON ZORIONTSUAK!








DIN DAN DON, DIN DAN DON, SAIO BERRI ON!!!

Hementxe dugu urteko azken irratsaioa. Saio honetan DBH1 mailako ikasleak etorriko zaizkigu eta "Mezuen Txokoa" atala ere izango dugu. Honetaz gain, ohikoak diren lehiaketako irabazlea eta galdera berria ere entzungo ditugu.

 

Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!


2022/12/22

URTE ZAHARRA AGURTZEN

2022.urteari agurra emateko kopla batzuk idatzi ditugu

 

Zaraguetakoak

lan asko eginez

oporrak etorriko

dira atseginez.

 

Igaro itzazue

famili giroan,

eta ahal baldin bada

aldarte beroan.

 

Urtea joan zaigu

guri bizi-bizi,

eta urte berria

gusturago hasi.


Doinua:"Ama begira zazu"



2022/12/21

ANTZERKI EMANALDI ARRAKASTATSUA

Lehen hiruhileko honetan LH3ko eta LH4ko ikasleak antzerkia lantzen aritu dira Ixabel Agirresarobe antzezlearekin. Ahozkotasuna eta sormena lantzeko helburuarekin gustura aritu dira ikasleak. Antzezpen ikusgarria oholtzaratu dute eta ikusleak ere erne egon dira ikaskideak ikusten. Ahozkotasunari garrantzia emanez eta euskara erdigunean ipiniaz, aberasgarria izan da ikasleek egin duten ekarpena.



                                                


ZENBAT LAGUN DITUGUN!!!

Kaixo|!!

 Gu LH5b ko ikasleak gara .Eskerrak eman nahi ditugu lagun asko ditugulako. 

Agur eta ondo pasa Gabonetan!