2023/05/15

ARANTZAZURA IRTEERA

Eguraldi txarra izan genuen nagusi LH3. eta LH4. mailakoak egindako irteeran. 

Hasieran, bertako monitoreek, Arantzazuri buruz zer genekien galdetu ziguten eta nota altuaz aprobatu zuten ikasleek.

Ondoren, ibilbide tematikoak, altxorraren bilak eta ginkanak etorri ziren.

Erropa jantzi, erropa aldatu, oinetako buztiak kanpoan utzi, etxeko zapatillak bilatu, sakuak zabaldu, motxilak armariora etb. luze bat afalorduaren eta gauaren zai.


Azkenean, bukatu da dena eta berriz gure egunerokora itzuli gara. Hori bai, ez ditugu berehala ahaztuko han bizitako momentuak; hurrengo ikasturtekoa iritsi arte behintzat.

LH3.MAILA









 

2023/05/12

MAIATZAREN 12. EGUNIAN...

Hemen dugu ikasturteko 14. irratsaioa. Saio honetako protagonista nagusia Zaraguetako Eskola-Kiroleko arduraduna den Ander izango dugu. Honetaz gain, lehiaketako irabazlea, galdera berria eta gaurko menua zein den ere entzungo dugu.

Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!

 

2023/05/05

The Story Teller came to tell stories in English

 "The enchanted frog" Story Teller came to tell stories in English.

Urtero bezala ipuin kontaketa saioak izan ditugu eskolan ingelesez. Ikusi hemen saioaren zatitxo bat!

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek batetik, 5 eta 6. mailakoek bestetik eta DBHko 1. eta 2. mailakoek segidan saio bana izan dute.

We really enjoyed the show! 

   

LH1KOAK LASTURREN EGON GARA

Pasa den astean HH 5, LH1 eta LH2koak Lasturren egon gara. Eguraldia primerakoa izan genuen eta gure artean giroa ezin hobea izan genuen.

Hiru txokotan banatu ginen eta txandaka ekintza desberdinak egin genituen: Zaldiak, taloa., mendi buelta eta eskalada. Begiraleak jator-jatorrak ziren eta tokia zoragarria. 

Berriro bueltatu nahi dugu!!!!







2023/05/03

IKASBIDAIA AHAZTEZINA

Duela aste pare bat ikasbidaia izan genuen DBH4ko ikasleok. Lehenik eta behin, gurekin joan ziren irakasleei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita bidai-agentziakoei ere, beraiek gabe ez zelako bidaia hau posible izango.
 
Lehenengo eguna

Oriotik atera eta Murillo de Gallego herrira joan ginen, Piriniotara. Bertan rafting egin genuen eta esperientzia ikaragarria iruditu zitzaigun. Rafting-a egin ostean, Agüerora abiatu ginen eta multiabentura deitzen dioten istorio bat egin genuen: tirolinak, eskalada, zubi tibetanoak…  Tirolinak asko gustatu zitzaizkigun, eta baita eskalada ere, nahiz eta altuerak inpresio handia ematen zuen. Suertez, ez zitzaigun ezer gertatu, izan ere gure monitoreak oso trebeak ziren. Ekintzak bukatu eta gero, Calafell-era joan ginen, mediterranear kostara; hantxe genuen hotela.


Bigarren eguna


Bigarren eguna Bartzelonan pasa genuen, eta mapa interaktibo baten bitartez bertako toki nabarmenenak ezagutu genituen. Ondoren, denbora librea izan genuen bakoitza bere kabuz ibiltzeko. Hotelera iristean afaldu, prestatu eta denak batera gure ondoko hotelera joan ginen, diskotekara. Beste eskola batzuetako ikasleekin egon ginen, itzela izan zen.


Hirugarren eguna


Portaventuraren eguna. Nola ez, atrakzio askotan ibili ginen, eta gehien gustatu zitzaiguna altuera handiena zuena izan zen: Ba al dakizue zein atrakziori buruz ari garen? Shambhala, bai. Hotelera bueltatu, eta gau hartan ere, jakina, diskotekan ibili ginen.


Azken eguna


Azken egunean ez dizuegu kontatuko zer egin genuen, hain zuzen ere, “arriskutsu” xamarra izan zelako. Pim, pam, pum!


Bukatzeko, esan nahiko genuke oso oroitzapen polita geratu zaigula. Gainera, ikasturte osoan egindako lanagatik, esan beharrik ez dago ondo merezia genuela. Espero dugu, Zaraguetako hurrengo urtekoak gu bezain ondo pasa ahal izatea.

 

Nora Aissa, June Askargorta eta Lander Lazkanotegi